Erdi Aroko arkua (Nabarreria kalea)

Erdi Aroko arkua Nafarroako Iruñea hiriburuan dagoen ustez Erdi Aroko jatorria omen duen arku zorrotz baten hondakina da[1].

Erdi Aroko arkua
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIruñea
Koordenatuak42°49′N 1°38′W
Map
Arkitektura

    Kokalekua

    Iruñeko Alde Zaharran dago, Nabarreria kalearen 35. zenbakian, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren egoitzaren alboan eta Iruñeko katedralaren parean.

    Arkua

    Arku honek Alde Zaharreko gaur egungo etxebizitza gehienak XVIII. mendean eraikiak izan arren, eta neurri txikiagoan XIX. mendean, Erdi Aroko etxebizitzen gainean eraiki zirela oroitarazten digu, antzinako etxebizitzen eraikuntza elementuak aprobetxatuz, bai arku zein ganga, horietako batzuk oraindik gaur egun ikusgai daude, batez ere etxebizitzetako sotoetan.

    Erreferentziak

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.