Eraztun-sistema

Eraztun-sistema argizagi baten inguruan orbitatzen duen disko edo eraztun itxurako gai solido multzoa da. Hauts edo satelitetxo izeneko puskez osatuta dago. Eraztun-sistema planeta baten inguruan orbitatzen duenean eraztun planetario edo planeta-eraztun deritzo.

Eguzki-sistemako eraztun sistemarik ezagunena Saturnoren eraztunak dira. Halere, Eguzki-sistemako gainerako planeta erraldoiek (Jupiterrek, Neptunok eta Uranok) ere badituzte eraztun-sistemak. Azken zantzuen arabera, eraztun-sistemak bestelako objektu astronomikotan egon litezke, hala nola planeta txikitan, ilargitan edota nano marroitan[1][2]

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Sierra, Leonor. (2015-01-26). «Gigantic ring system around J1407b much larger, heavier than Saturn’s» Rochesterko Unibertsitatea (Noiz kontsultatua: 2018-02-17).
  2. (Ingelesez) Hecht, Jeff. (2008-03-06). «Saturn satellite reveals first moon rings» New Scientist (Noiz kontsultatua: 2018-02-17).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.