Eraztun aromatiko
Eraztun aromatikoa konposatu aromatikoen bereizgarri den egitura da. Oro har, karbonoz eta hidrogenoz osatutako egitura zikliko asegabea da, baina oxigeno-, nitrogeno- eta sufre-atomoak ere izan ditzake[1].
Eraztunek aromatikotasuna dutela esaten da, hots, eraztunaren lotura asegabeen, elektroi-bikote bakartien eta orbital hutsen deslokalizazioaren ondorioz egonkortasun handiko egoera dutela[2].
Erreferentziak
- «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-20).
- «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-20).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.