Eraul
Eraul Nafarroa Garaiko kontzejua da, Deierrin dagoena. 90 biztanle zituen 2022 hasieran.[1]
Eraul | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Deierri |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Herritarra | eraular |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°43′00″N 2°03′01″W |
Demografia |

Hilerri berria
Historia
1857ko errolda arte bere udalerria izan zuen, baina geroztik, beste hainbat herrirekin batera, Deierri udalerriaren barruan dago.
Bertan gertatu zen Bigarren Karlistaldiko lehenbiziko borrokaldi garrantzitsua, 1873ko maiatzaren 5ean.[2]
Demografia
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2017 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
65 | 61 | 62 | 61 | 61 | 61 | 60 | 60 | 78 |
Geografia
Aipagarriak dira herriko bi elementu hauek:
- Lazkuako behatokia. Urederra ibaiko haranaren gaineko talaia paregabea da kareharrizko hormatzar natural batean "zizelkatutako" balkoi luze bat da. Malkorrak Eozenoko kareharriz osatuta daude (58-37 milioi urte). Bere jatorria itsasoko sedimentuetan dute eta ondorioz, erraza da horiek osatzen dituzten fosilak antzematea.[3]
- Eraulgo artea (Quercus ilex). Zuhaitz hau 11 metro luze da eta 1,30 metro zabal enborreko diametroan. Nafarroako zuhaitz zaharrenetakoa da eta 500 urte baino gehiago ditu. "Gaztetxo" bat zen Gaztelak Nafarroa Garaia konkistatu zuenean. Eraul herriko kaletatik ikusten da ekialdera 500 metrora, Abartzuzara doan pistan, ermitako errebueltaren parean. Aspaldiko enbor indartsutik hiru adar nagusi ateratzen ziren, artean bi adartza zituen orain dela 20-30 urte. Gaur egun bakarra geratzen zaio eta desoreka horren ondorioz enborra zabal eta hustua erabat zabalduta dago eta okertuta geratzen den adar nagusi horren aldera. Hala ere zutik eta sendo dirau arte honek[4]. Bestalde, zuhaitz honen inguruan "Eraulgo artea" izenekoa familientzako audio-ipuina eta ilustrazioa egin ziren 2022ko ekainean.
Galeria
- Arropa garbitokia
- Arropa garbitokia
- Artea eta herria
- Artea eta herria
- Artea (500 urte)
- Lazkuako fosila
- Eraulgo basoa
Erreferentziak
- 8/2023 FORU AGINDUA, otsailaren 10ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Nafarroako kontzejuetako populazioaren zifrak, 2022ko urtarrilaren 1ari dagozkionak, ofizialtzat jotzen dituena.. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 2023ko martxoaren 2a, bon.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-11-23).
- «Karlismoa eta Karlista Gudak - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-14).
- Arrizabalaga, Mikel. (2019). «Berria» www.berria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-14).
- Inaxio, Inaxio. (2010-10-19). «Eraulgo artea | Euskal-Herria.Org» luberri.net (Noiz kontsultatua: 2019-05-14).
Kanpo estekak
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.