Eraso fusil
Eraso fusila kartutxo ertainak automatikoan eta erdi-automatikoan erabiltzeko gai den borroka su arma da. Adibide argienak AK-47 sobietarra eta M-16 estatubatuarra dira. Infanteriako arma nagusia da, eta errepika fusilak eta FN FAL eta H&K G3/CETME bezalako borroka fusilak ordeztu dituzte munduko armada gehienetan.
Eraso fusil | |
---|---|
Mota | Fusil eta selective fire firearm (en) |
Zerbitzua | |
Produkzioa | |
Zehaztasunak |
Definizioa
Eraso fusila honako ezaugarriak betetzen dituen arma da:
- Pertsona batek eramateko modukoa izan behar du gehiegi pisatu gabe (<6 kg).
- Tente eta mugimenduan su egiteko aukera eman behar du.
- Pistola kartutxoa baino indartsuagoa, baina fusilarena baino ahulagoa den kartutxoa erabili behar du.
- Su automatikoa zein erdi-automatikoa egiteko gai izan behar du.
- Kargagailu aldagarria izan behar du, gutxienez 20 kartutxokoa.
FN FAL eta H&K G3/CETME bezalako borroka fusilak, fusil kartutxoa erabiltzen dute, baina beste ezaugarri guztiak betetzen dituzte. Hau dela eta, era automatikoan su egiteko gai diren borroka fusilak, askotan eraso fusil bezala kontsideratzen dira.
Historia
Lehen Mundu Gerra arteko fusil automatikoak
Soldadu bakoitzak su automatikoa egiteko gai zen arma bat edukitzeren ideia XIX.en mende amaierakoa da. 1887.ean Mexikon Manuel Mondragón jeneralak gas bidezko errekarga sistema zuen fusil automatiko bat asmatu zuen. Ondo funtzionatzen zuen arren ezin izan zen XX.en mendean ondo sartu arte masan produzitu, garaian Mexikok ez zuelako industria egokirik.
Beste saiakera bat Italian egin zuen Americio Cei-Rigotti Ofizialak, 1900.erako 25 kartutxoko kargagailu batetik automatikoan eta erdi-automatikoan su egiteko gai zen fusil bat diseinatu zuen, baina problema asko zituen eta ez zuen inongo armadarik hartu.
Su automatikoa egiten zuen hurrengo fusil garrantzitsua Fadorov Avtomat Errusiarra izan zen, eta hau, aurrekoak ez bezala, eraso fusil gisa har daitekeen lehenengoa da. Su automatikoa eta erdi automatiko egiteko gai zen, arina zan (4,4 kg), 30 kartutxoko kargagailu aldagarria zuen eta 6,5x50 Arisaka kalibreko kartutxoak erabiltzen zituen. Azken hau da puntu garrantzitsuena, Arisaka kartutxoaren indarra gaur egun eraso fusil batentzat onena kontsideratzen denaren oso hurbil baitago. Hala ere 6,5x50 Arisaka kartutxoa fusiletan erabiltzeko pentsatuko kartutxoa izateak duda sortzen du fusil automatiko edo eraso fusil bezala sailkatzeko garaian.
Danimarkan ere saiakera batzuk egin ziren XIX.mende amaieran, Peabody-Martini riflean oinarrituriko fusil erdi-automatiko bat diseinatu eta produzitu zen, fusilak arrakasta handirik ez zuen izan, baina bai diseinu berean oinarrituta produzitu zen Madsen metrailadore arinak, zeinak 80 urtetan zehar munduko armada askotan ondo funtzionatu duen.
Lehen Mundu Gerrako arma automatiko arinak
Lehen Mundu Gerran infanteria metrailadore arinak masan erabiltzen hasi ziren erasoan su automatikoa edukitzeko beharra ikusi ondoren.
Frantziarrek eta Estatubatuarrek Chauchat metrailadorea erabili zuten. 20 kartutxoko kargagailua zuen, 9 kg pisatzen zituen eta su automatiko nahiz erdi-automatikoa egiteko gai zen. Hala ere fusil kartutxoak (8mm Lebel eta .30-06) erabiltzen zituen, honek eta bere errekarga sistemak automatikoan kontrolatzen oso zaila egiten zuten.
Estatubatuarrek gerra amaierarako BAR 1918 errifle automatiko produzitzen hasi zuten, nahiz eta ez zen frontera iritsi gerra lehenago amaitu zelako. 20 balako kargagailua zuen eta infanteriako fusila ordezteko pentsatua zen, baina bere 9 kiloek eta automatikoan kontrolatzeko zailtasunak pelotoiko metrailadore arin funtzioa betetzera erman zuten.
Gerra amaieran Frantzian Ribeyrolles modèle 1918 fusil automatiko diseinatu zen. Fusil hau da dudarik gabe eraso fusil bezala klasifika daitekeen lehena. 8x35 SR kartutxo ertaina erabiltzen zuen, automatikoan zein erdi-automatikoan su egiteko gai zen eta 25 kartutxoko kargagailu aldagarria zuen.
Era berean Lehen Mundu Gerrak arma berri bat ekarri zuen, subfusila, pistola balak era automatikoan su egiteko gai zen arma. Arma mota honek ondorengo eraso fusilen diseinuan eragina izango zuen.
Gerrarteko arma automatiko arinak
Gerrartean, metrailadore arinak (BREN txekiar-britainiarra adibide) eta erabilera anitzeko metrailadoreak (MG 34 alemania) diseinatu ziren fusil erdiautomatikoekin batera (M1 Garand eta SVT adibide). Baina ez zen saiakera garrantzitsurik egin kartutxo ertainekin.
Alemania
Bigarren Mundu Gerran Hirugarren Reichak erabili zuen Biltzkrieg teknikak arma automatikoen erabilera eskatzen zuen eta hau dela eta subfusilekin ekipatu zituzten batailoi osoak, su potentzia handia emanaz 100 metro arte. Baina hortik aurrera "su hutsune" bat uzten zen, oinez ibiltzeko moduko eta 100 metrotik aurrera iritsiko zen arma automatikorik ez baitzuten. "Zulo" hau betetzeko armoz bi proiektu paralelo egin ziren, bata kartutxo ertainen (7,92 x 33 Kurtz) inguruan eta bestea fusil kartutxo (7,92 x 57 Mauser) inguruan. Kartutxo ertainaren inguruan bi prototipo egin ziren, Maschinekarabiner 1942 (MKb 42) kodepean, bata Walther etxeak egina, MKb 42(W) izenarekin, eta bestea Heenel taldeak egina, MKb 42(H) izenarekin. Haenelen modeloa hobea zen eta hau produzitu zen, MP43, MP44 eta StG44 izenekin. Fusil kartutxoaren inguruan Fallschirmjägergewehr 42 (FG 42), fusil automatikoa egin zen, paraxutariek bakarrik erabili zutena. Ezin da eraso fusil bezala hartu, eraso fusil baten ia ezaugarri guztiak izan arren, tamaina handiko fusil kartutxoa erabiltzen duelako.
MKb 42aren serieko produkzioa 1944.en urtearen erdialdean hasi zen SturmGehwer 1944 izenpean (StG 44). Egungo eraso fusilen ezaugarri guztiak zituen: 30 kartutxoko kargagailua, su selektorea eta mira teleskopiko bat jartzeko aukera. Eraso fusil hau fronteko tropei banatu zitzaien lehengoa izan zen eta ia milioi erdi produzitu ziren, bi arrazoi hauengatik ohikoa da historiako lehen eraso fusil bezala hartzea.
Estatu Batuak
Bitartean Estatu Batuerrek M2 karabina diseinatu zuten 1944.en inguruan, M1 karabinaren bertsio automatikoa, baina bigarren mailako tropei bakarrik banatu zitzaien eta beraz eraso fusil bezala ezin kontsidera daiteke, erasorako ez baitzen erabili.
Sobiet Batasuna
Sobiet Batasunak STG44 batzuk harrapatu zituen gerran eta arma berria ikusirik beraiek ere kartutxo ertain bat sortu zuten, M43 kartutxoa. Ondoren kartutxo hau AK-47ak erabiliko zuen, baina Europako frontea erori eta berehala (1945eko uda) Sudaev-ek diseinaturiko AS-44 fusilaren aurreprodukzioko modeloak probatu zituzten, soldaduak oso gustora geratuz. Beraz eran daiteke Sobietarrek ere 2.en Mundu Gerran eraso fusil bat izan zutela. Hala ere Sobiet Batasuna Ozeano Bareko frontean nazio neutrala zenez, ez zen gudan erabili.
Lehenengo belaunaldiko eraso fusilak eta borroka fusilak
Bigarren Mundu Gerra ostean munduko armada gehienek ikusi zuten soldadu bakoitzari su automatikoa egingo zuen arma bat ematearen beharra. Proiektu desberdin asko sortu ziren infanteriari arma berri bat emateko helburuarekin, garrantzitsuenak Sobierra (Biegarren Mundu Gerran hasia), Britaniarra, Estatubatuarra, Frantziarra eta Belgiarra izan zirelarik.
Mendebaldean NATO aliantzan munizioen estandarizazioa lortu nahi zen gerrarenbat iritsiko balitz logistika problema gutxiago izateko. Istiluak egon ondoren gehienbat Brinatiarren eta Estatubatuerren artean, lehenengoak 6,5 milimetroko bala zuen kartutxo ertain baten alde zeuden bitartean estatubatuarren kartutxo indartsuago bat nahi zutelako. 1950.en hamarkada hasierarako 7,62 x 51 NATO kartutxoa, Estatubatuarrek proposatua, hartu zen infanteriako arma nagusietarako. Kartutxo hau ezin da kartutxo ertain bezala kontsideratu, indartsuegia delako automatikoan su egiteko fusil batetik. Hala ere kartutxo honentzako egin ziren fusilak era automatikoan su egiteko aukera ematen zuten.
Britainiarra
Britainiarren diseinua, Enfield EM-2a oso berritzailea zen, bullpup erako fusila zen, kargagailua eta ixtailua pistoletearen atzean kokatuta zeudelarik eta mira-optiko bat zuelarik, eta gainera kartutxo oso ekilibratua erabiltzen zuen. NATOk 7,62 x 51 NATO kartutxoa hartu zuenean, ezin izan zen diseinua egokitu eta alde batera utzi zen proiektua.
Belgika
Belgikan Fabrique Nationale de Herstal etxeak FAL (Fusil Automatique Leger) fusila diseinatu zuen. Prototipoak 7,92 Kurtz kartutxoarentzat egin zen eta ondoren .30 Carabine kartutxoentzat. Baina NATOk onarturiko kartutxo berriari egokituriko modeloa izan zen produkzioan sartu zena.
Frantzia
Frantzian , gerra amaitu ondoren, ingeniari alemaniar asko jarri zituzten proiektu militarretan lanean. Ludwig Vorgrimler eta Theodor Löffler arma diseinatzaile alemaniarrak CEAM/AME fusila diseinatu zuen Volkstrumgehwer fusilean oinarrituz, 7,65 x 35 mm eta .30 Carabine kartutxoentzat. Diseinua sinplea baina segurua zen eta garaiko infanteria armarik onena lortu zuen. Hala ere Frantzia NATOn sartzeak eta diru faltak prototipo bezala gelditzea egingo zuen Volhimler 1950ko hamarkadan Espainiara joan zen arte bertan aparte aipatuko dugun CETME fusila diseinatzera. Frantziak ez zuen eraso fusilik izan 70.en hamarkada amaiera aldera FAMAS eraso fusilak ordurarte erabili zituzten MAS-49 fusilak eta MAT-49 subfusilak ordeztu zituen arte.
Espainia
Espainiar Armadak, 1950ko hamarkada haseran bere errepetizio fusilak ordeztuko zituen arma berri bat nahi zuen. Hau lortzeko Centro de Estudios Técnicos de Materiales Especiales (CETME) izeneko zentrua sortu zen. Bertan Volhimmlerrrek eta bere taldeak 7,92 x 40 CETME kalibreko eraso fusil bat diseinatu zuten. Mendebaldeko Alemaniako muga zerbitzuak FN FAL fusila Alemanian produzitzeko lizentzia ezin lortuta zebien, eta beraz beste fusil baten bila hasi ziren, interesatuak agertu zirelarik espainiar eraso fusil berrian, baina 7,62 NATO kartutxoa erabiltzeko moldatzeko eskaera egin zuen. Azken honek eta Ginebrako Konbentzioa bete behar izateak, arma berriaren produkzio modeloa 7,62 NATO kalibrean suertatzea ekarri zuen, CETME Modelo A fusila sortuz, nahiz eta espainian erabiltzeko bertsioak oindar gutxiko 7,62 NATO kartutxoak erabiltzen zituen, CETME A eta B modeloetan 7,62 NATO kartutxo estandarra ezin erabiltzea ekarriaz. C modeloak 7,62 NATO kartutxo estadarrak tiroka zitzazkeen.
Sobiet Batasuna
Sobiet Batasunak, Bigarren Mundu Gerran hasiriko eraso fusilaren programarekin jarraitu zuen, diseinu asko probatu ondoren 1949an AK-47a hartu zutelarik infanteriako arma nagusi bezala.
Bigarren generazioko eraso fusilak
Bigarren Mundu Gerraren ondores, Estatu Batuetako Armadak soldaduen borroka egin zuten egoerak aztertu zituen. Azterketa honen emaitzak, besteak beste, arma diseinu hobeak egiteko erabili ziren. Lehenik, fusilak zerabiltzaten soldaduen bi herenek beraien su arma ez zutela borrokan erabili ikusi zen, baina su automatiko egiteko gai ziren su armak zituzten soldaduengan (subfusilak gehienbat) su egiten ez zutenak gutxiago zirela konturatu ziren. Bigarrengoz, hildako eta zauritu gehienak distantzia motzean izaten zirela konturatu ziren, beraz tiramen handiko kartutxoak alperrik zirela ikusi zen. Azkenik, disparatutako kartutxo kopurua su presizioa baino garrantzitxuagoa zela ikusi zen, lehenengo faktorearen eta hildakoen erlazioa ia zuzena izanik. Konklusio hauen ondorioz infanteriako arma egokiena, distantzia motz-ertainean su automatiko egioteko gai zen su arma bat zela.
Nahiz eta estudio honen emaitzak argiak izan, ikusi den bezala mendebaldeko lehenengo generazioko eraso fusilak ez ziren definiziora ondo egokitzen, su automatikoa egiteko 7,62 NATO kartutxoa indartsuegia zelako eta tiramen handia zuelako.