Erakusketa kolonial

Erakusketa kolonialak XIX. mendean eta XX. mendearen lehen erdian antolatzen ziren Europako herrialdeetan. Metropoliko biztanleei kolonien alderdi ezberdinak erakustea eta, halaber, Europako potentzia kolonialak sustatzea zuten helburu. Erakusketa kolonialak ikusgarriak ziren: ingurune naturaleko berreraikuntzekin batera, Afrika, Asia edo Ozeaniako monumentuen elementuak eta erreplikak erakusten zituzten.

Tuareg kanpamentua Parisko 1907an eginiko erakusketa kolonialaren kartel bat.
Italian 1914an egin zen erakusketaren kartela.

Oso ohikoak ziren kolonietako biztanleen eszenaratzeak. Sarritan, beren jatorrizko lekuetatik indarrez mugituak, haien herrien imitazioak antzezten zituzten. Horregatik, geroago, Giza zoologikoen izena eman zitzaien.

Erakusketa koloniak ospetsuenak

Hauek dira ospe handienak izan zituzten erakusketa kolonialak:

!931ean Parisen egindakoaren kartela.
  • Intercolonial Exhibition of Australasia (1866)
  • Intercolonial Exhibition (1870)
  • Intercolonial Exhibition (1875)
  • Intercolonial Exhibition (1876)
  • Internationale Koloniale en Uitvoerhandel Tentoonstelling (1883)
  • Colonial and Indian Exhibition (1886)
  • Exposition internationale et coloniale (1894)
  • Exposição Insular e Colonial Portuguesa (1894)
  • Indo China Exposition Française et Internationale (1902)
  • United States, Colonial and International Exposition (1902)
  • Exposition coloniale (1907).
  • Franco-British Exhibition (1908)
  • Koloniale Tentoonstelling (1914)
  • International Exhibition of Rubber and Other Tropical Products (1921)
  • Festival of Empire (1911)
  • Exposition nationale coloniale, Marsella, 1922
  • British Empire Exhibition (1924)
  • Exposition internationale coloniale, maritime et d'art flamand (1930)
  • Exposition coloniale internationale, Bois de Vincennes, 1931
  • Exposição Colonial Portuguesa (1934)
  • Empire Exhibition (1936)
  • Empire Exhibition, Scotland (1938)
  • Deutsche Kolonial Ausstellung (1939)
  • Exposição do Mundo Português (1940)
  • Foire coloniale (1948)

Erreferentziak

    Ikus, gainera

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.