Erakusketa bateko margolanak
Erakusketa bateko margolanak (errusieraz Карти́нки с вы́ставки) hamabost zatiz osatutako suite bat da, Modest Musorgskik idatzia 1874an. Musorgskik, lan hau, pianoarentzako idatzi zuen, baina, ziuraski, Maurice Ravel konposatzaileak egin zizkion bere orkestazioagatik eta arregluengatik ezagunagoa da.
Mussorgskyk, lan hau, (aurretik Hartmann suitea izena zuena), bere lagun handia zen Viktor Aleksandrovitx Hartmann arkitekto eta artistaren hil ondorengo erakusketan inspiratua idatzi zuen, Hartmann, 39 urte baino ez zituela hil zelarik, 1873an. Omenaldi bezala, konposatzaileak, erakutsitako margolanetako batzuk "musikan marraztu" nahi izan zituen.
Musika programatiko deritzonen erromantizismoko musikako maisulan bat da.
Margolanak
Erakusketa osatzen zuten Hartmannen margolanak, honako hauek ziren:
- Gnomus: gnomo bat, pauso trauskilekin bere hankatxo bihurrak luzatzen dituena, axanpa eta dardarekin.
- Gaztelu zaharra: Erdi Aroko gaztelu bat, honen aurrean, trobadore batek kantantzen duelarik
- Tuileries: lorategi batetako makaldian, jostatzen ari diren umeen zalaparta
- Bidlo: bi gurpil handi dituen gurdi poloniar bat, bi idiri lotua (Dinamikaren maneiatze bikain batekin, Mussorgskyk, gurdiaren hurbiltzea eta urruntzea isladatzen du.
- Txitoen balleta euren arraultza oskoletan: bi txito alairen irudi humoristikoa. Txinatar tintaz eginiko marrazki hau. Trilbi balleteko dekoraturako egina izan zen.
- Bi judu poloniar: bata, aberatsa eta harroputza, bestea, pobrea eta umila (Margolan honek, garaiko errusiar antisemitismoa islatzen du).
- Limogeseko azoka: azokan biziki eztabaidan ari diren emakume batzuk.
- Katakunbak: han, Hartmann eta bi itzal ikusten dira, katakunbak bisitatzen linterna baten argitan.
- Oilo hanken gaineko txabola: erloju formadun txabola bat, bertan, Baba Yaga sorgina bizi delarik.
- Kieveko ate handia: arkitektura eraikuntza egitasmoa, antzinako errusiar estiloan, kasko formako kupulekin
Musorgskik, modu bikainean deskriptiboak diren pieza multzo bat egin zuen, Promenade (ibilaldia) izeneko gai dizdiratsu eta noble batekin batasuna lortzen dutenak. Promenade, hasieratik entzuten da, eta lan guztian zehar, erakusketako bisitaria, margolan batetatik beste batetara pasatzen denean. Mussorgskyk, esan bezala, lan hau pianoarentzako idatzi bazuen ere, Promenaden, Ravelek, fagotak eta saxofoiak, harizko musika tresnen laguntzarekin, doinu bare eta malenkoniatsu bat banatzea egin zuen.
Doinua, hondakinetan dagoen gaztelu zahar baten margolanean oinarritua dago, eta olerkiak idatzi eta musika jotzen duen trobadore baten irudian. Mussorgskyren irudi musikalek, duela asko desagertu zen garai bategatik nostalgia igortzen dute, baina badu Baba Yaga izeneko pieza basati eta oldartsu bat, non, inspirazioa, erloju batentzako diseinu bikain batetatik etorri zitzaion, eta, bere izena, oilasko hanka erraldoiek eutsitako hondakinetan zegoen txabola batean bizi zen errusiar elezahar batetako sorgin bati zor diona.
Media
- Modest Mussorgsky - Erakusketa bateko margolanak, 1. zatia Bi pianoentzat konposatua.
- Modest Mussorgsky - Erakusketa bateko margolanak, 2. zatia Bi pianoentzat konposatua.
- Modest Mussorgsky - Erakusketa bateko margolanak, 3. zatia Bi pianoentzat konposatua.