Nazioarteko erakusketa
Nazioarteko erakusketa herrialde batek antolatutako erakusketa publiko handia eta irabazteko asmorik gabekoa da, XIX. mendearen bigarren erdiaz geroztik mundu osoan zehar egin direnak. Erakusketen Nazioarteko Bulegoa (BIE, Bureau International des Expositions) da era horretako ekitaldiak antolatzen dituzten hiriak ofizialki izendatzeaz arduratzen den erakundea. BIEk lau erakusketa mota sailkatzen ditu[1], ezagunenak bi direlarik: Erakusketa unibertsalak eta Nazioarteko erakusketa espezializatuak. Nazioartean expo goitizena erabiltzen da, frantseszko exposition (erakusketa) hitzaren laburdura.
Erakusketa horietan parte hartzen dutenak estatuak, gizarte zibileko taldeak eta enpresak dira.
Historikoki, Erakusketak zibilizazio burgesaren lorpenak eta sorkuntza teknikoak erakutsi eta zabaltzeko sortu ziren. Nazioarteko erakusketa handiak egiteko ohitura XIX. mendearen erdialdera sortu zen eta bertan, era baketsuan herrialde bakoitzak harrotasunez bere kokagune edo pabiloian, bere sorkuntzak edo berezitasunak erakusten ditu. Lehenengo erakusketa unibertsalak industrializatutako munduaren hiriburu nagusietan egin ziren eta hori bera nahiko adierazgarria da; Londres (1851), New York (1853) eta Parisen (1855).
Historia
Nazioarteko Erakusketak Frantziako erakusketa nazionalen tradizioan sortu ziren, eta Parisen 1844an egindako Frantziako industria-erakusketarekin iritsi zuen gorena. Honen ondoren Europa kontinentalean eginiko beste erakusketa nazional batzuek jarraitu zuten eta, azkenik, Erresuma Batuan.
Lehen Nazioarteko erakusketa 1851n egin zen, Londresko Hyde Parkeko The Crystal Palace delakoan, "Nazio guztien Industria-Lanen Erakusketa Handia" izenburupean (Great Exhibition of the Works of Industry of All Nations). Albert printzeak, Viktoria erreginaren senarrak, Parisko industria-erakusketa bisitatu zuenean sortu zen Erakusketa Handia, eta Henry Colek Londreserako bat egitearen garrantzia ikusarazi zionean. Nazioarteko izaera ematea erabaki zen eta, oro har, produktu manufakturatuen nazioarteko lehen erakusketatzat hartzen da.
1851n sortu zirenetik, nazioarteko erakusketen izaerak bilakaera handia izan du. Hiru garai bereiz daitezke: industrializazioaren aroa, kultura-trukearen aroa eta nazio-markaren aroa.
Industrializazioaren aroa
Aro honetan (1851tik 1933ra) nazioarteko erakusketak batez ere merkataritzan eta aurrerapen teknologikoen aurkezpenean oinarritzen ziren. Zientziaren eta teknologiaren egoera elkartu zuen plataforma izan ziren erakusketa horiek. Telefonoa bezalako asmakuntzak aurkeztu zituzten etapa honetan. Nazioarteko erakusketen irudiaren zati garrantzitsu bat garai horretatik dator.
Adibide nabarmenak: Londres 1851, Bartzelona 1888, Paris 1889, Chicago 1893, Paris 1900, Saint Louis 1904, San Frantzisko 1915.
Kultura-trukearen aroa
Aro honetan (1933tik 1988ra) nazioarteko erakusketak garrantzi kulturaleko gai zehatzetan jarri zuten arreta, gizadiarentzat etorkizun hobea aurreikusiz. Aurrerapen zientifiko eta teknologikoek garrantzitsuak izaten jarraitu zuten, baina ez erakusketen ardatz bezala. Etapa honetako erakusketek berrikuntza trukatzeko kulturarteko komunikazioa bultzatu zuten.
Adibide nabarmenak: Chicago 1933, New York 1939, Brusela 1958, New York 1964 (BIEren babesik gabe), Montreal 1967, Osaka 1970, Vancouver 1986.
Nazio-markaren aroa
Aro honetan (1988tik aurrera) herrialde parte-hartzaileek nazioarteko erakusketak erabiltzen dituzte beren irudi nazionalak hobetzeko plataforma gisa, pabiloien bidez. Irudi nazional indartsu bat giltzarri den mundu batean, pabiloiak beren nazio-marka sustatzeko publizitate-tresna bihurtu ziren. Arrazoi kultural eta sinbolikoez gain, herrialde antolatzaileek (eta expoak dituzten eskualde eta hiriek ere) erakusketak erabiltzen dituzte beren burua sustatzeko[2].
Adibide nabarmenak: Brisbane 1988, Sevilla 1992, Lisboa 1998, Hannover 2000, Aichi 2005, Shanghai 2010, Milan 2015.
Motak
Bi nazioarteko erakusketa mota handi daude: unibertsalak eta espezializatuak[3]. Bi erakusketa osagarri mota ere badaude: baratzezaintza erakusketa eta Milango arte eta arkitektura Hirurtekoa[3].
Erakusketa unibertsalak
Erakusketa mota honetan, parte-hartzaileek, oro har, euren pabiloi propioak eraikitzen dituzte. 6 aste eta 6 hilabete arteko iraupena izan dezakete. 1995az geroztik, mota horretako 2 erakusketen arteko tartea gutxienez 5 urtekoa da[3].
Nazioarteko erakusketa espezializatuak
Erakusketa mota hau txikiagoa, merkeagoa eta laburragoa da (3 aste eta 3 hilabete bitartean irauten du)[3]. Guztizko eremuak ezin ditu 25 hektarea gainditu eta antolatzaileek kosturik gabeko pabilioiak hornitu behar dituzte parte-hartzaileentzat. Gainera, pabiloi bakoitzak ezin du 1.000 m2 baino gehiago izan. Horrelako erakusketa bakarra egin daiteke bi erakusketa unibertsalak en artean[3]. Erakusketa-mota honek oso gai espezifikoak ditu.
Erakusketen zerrenda
Nazioarteko erakusketen zerrenda (unibertsalak eta espezializatuak) BIEren arabera[4]
Data | Izena | Herrialdea[5] | Hiria[5] | Kategoria | Gaia |
---|---|---|---|---|---|
04/1851 – 10/1851 | Erakusketa Handia | Erresuma Batua | Londres | Unibertsala | Nazio guztien Industria |
05/1855 – 11/1855 | Erakusketa Unibertsala | Frantzia | Paris | Unibertsala | Nekazaritza, Industria eta Artea |
05/1862 – 11/1862 | 1862ko Nazioarteko Erakusketa | Erresuma Batua | Londres | Unibertsala | Industria eta Arteak |
04/1867 – 11/1867 | Exposition Universelle | Frantzia | Paris | Unibertsala | Nekazaritza, Industria eta Arteak |
05/1873 – 10/1873 | Weltausstellung 1873 Wien | Austria-Hungaria | Viena | Unibertsala | Kultura eta Hezkuntza |
05/1876 – 11/1876 | Centennial Exposition | AEB | Philadelphia | Unibertsala | Arteak, Manufaktura eta Lurreko eta Meatzeko produktuak |
05/1878 – 11/1878 | Exposition Universelle | Frantzia | Paris | Unibertsals | Teknologia berriak |
10/1880 – 04/1881 | Melbourne International Exhibition | Australia | Melbourne | Unibertsala | Nazio guztien Arteak, Manufaktura, Nekazaritza eta Priduktu industrialak |
04/1888 – 12/1888 | Exposición Universal de Barcelona (1888) | Espainia | Bartzelona | Unibertsala | Arte Eder eta Industrialak |
05/1889 – 10/1889 | Exposition Universelle | Frantzia | Paris | Unibertsala | Frantziako Iraultza |
05/1893 – 10/1893 | World's Columbian Exposition | AEB | Chicago | Unibertsala | Amerikaren aurkikuntza |
05/1897 – 11/1897 | Brussels International Exposition | Belgika | Brusela | Unibertsala | Bizitza modernoa |
04/1900 – 11/1900 | Erakusketa Unibertsala | Frantzia | Paris | Unibertsala | XIX. mendea: gainbegiratua |
04/1904 – 12/1904 | Louisiana Purchase Exposition | AEB | Saint Louis | Unibertsala | Louisiana Purchase |
04/1905 – 11/1905 | Liège International (1905) | Belgika | Liège | Unibertsala | Independentziaren 75. urteurrena |
04/1906 – 11/1906 | Milan International | Italia | Milan | Unibertsala | Garraioa |
04/1910 – 11/1910 | Brussels International Exhibition | Belgika | Brusela | Unibertsala | Nazio guztien Artelanak eta Produktu Industrial eta Nekazaritzakoak |
04/1913 – 11/1913 | Exposition universelle et international | Belgika | Gante | Unibertsala | Bakea, industria eta artea |
02/1915 – 12/1915 | Panama–Pacific International Exposition | AEB | San Francisco | Unibertsala | Panamako kanalaren inaugurazioa |
05/1929 – 01/1930 | 1929 Bartzelonako Nazioarteko Erakusketa | Espainia | Bartzelona | Unibertsala | Arteak, Industria eta Kirola |
05/1933 – 10/1934 | Century of Progress | AEB | Chicago | Unibertsala | Independentzia inkerketa industrial eta zientifikoan |
04/1935 – 11/1935 | Brussels International Exposition | Belgika | Brusela | Unibertsala | Garraioak |
05/1936 – 06/1936 | ILIS 1936 | Suedia | Stockholm | Espezializatua | Hegazkintza |
05/1937 – 11/1937 | Exposition Internationale des Arts et Techniques dans la Vie Moderne | Frantzia | Paris | Unibertsala | Artea eta teknologia bizutez modernoan |
05/1938 – 05/1938 | Second International Aeronautic Exhibition | Finlandia | Helsinki | Espezializatua | Airespazioa |
02/1939 – 09/1940 | Golden Gate International Exposition | AEB | San Francisco | Unibertsala | Ozeano Barearen ikuskizuna |
04/1939 – 10/1940 | New York World's Fair | AEB | New York | Unibertsala | Etorkizuneko Mundua eraikitzen |
05/1939 – 09/1939 | Exposition internationale de l'eau (1939) | Belgika | Liège | Espezializatua | Uraren artea |
07/1947 – 08/1947 | International Exhibition on Urbanism and Housing | Frantzia | Paris | Espezializatua | Hirigintza eta etxebizitza |
07/1949 – 08/1949 | Universal Sport Exhibition (1949) | Suedia | Stockholm | Espezializatua | Kirola eta kultura fisikoa |
09/1949 – 10/1949 | The International Exhibition of Rural Habitat | Frantzia | Lyon | Espezializatua | Landa habitata |
12/1949 – 06/1950 | Exposition internationale du bicentenaire de Port-au-Prince | Haiti | Port-au-Prince | Unibertsala | Bakearen jaialdia |
04/1951 – 05/1951 | The International Textile Exhibition | Frantzia | Lille | Espezializatua | Ehuna |
07/1953 – 10/1953 | EA 53 | Italia | Erroma | Espezializatua | Nekazaritza |
09/1953 – 10/1953 | Conquest of the Desert (exhibition) | Israel | Jerusalem | Espezializatua | Basamortuaren konkista |
05/1954 – 10/1954 | The International Exhibition of Navigation (1954) | Italia | Napoles | Espezializatua | Nabigazioa |
05/1955 – 06/1955 | The International Expo of Sport (1955) | Italia | Turin | Espezializatua | Kirola |
06/1955 – 08/1955 | Helsingborg exhibition 1955 | Suedia | Helsingborg | Espezializatua | Gizaki modernoa ingurumenean |
05/1956 – 06/1956 | Exhibition of citriculture | Israel | Beit Dagan | Espazializatua | Citrus |
07/1957 – 09/1957 | Interbau | Alemania | Berlin | Espezializatua | Hansa barrutiaren berreraikuntza |
07/1958 – 09/1958 | Brussels World's Fair | Belgika | Brusela | Unibertsala | Mundu ikuspegia: [[humanismo}} berria |
05/1961 – 10/1961 | Expo 61 | Italia | Turin | Espezializatua | Italiar batasunaren mendeurrena |
04/1962 – 10/1962 | Century 21 Exposition | AEB | Seattle | Unibertsala | Gizakia Espazioaren Aroan |
04/1964 – 10/1965 | 1964 New York World's Fair | AEB | New York | Unibertsala | Bakea Ulermenaren bidez |
06/1965 – 10/1965 | IVA 65 | Alemania | Munich | Espezializatua | Garraioa |
04/1967 – 10/1967 | Expo '67 | Kanada | Montreal | Unibertsala | Gizakia eta bere mundua |
04/1968 – 10/1968 | HemisFair '68 | AEB | San Antonio | Espezializatua | Zibilizazioen konfluentzia Ameriketan |
03/1970 – 09/1970 | Expo '70 | Japonia | Osaka | Unibertsala | Gizadiaren aurrerapena eta harmonia |
08/1971 – 09/1971 | Expo 71 | Hungaria | Budapest | Espezializatua | Ehiza munduan zehar |
05/1974 – 11/1974 | Expo '74 | AEB | Spokane | Espezializatua | Etorkizuneko ingurumen berri ospatuz |
07/1975 – 01/1976 | Expo '75 | Japonia | Okinawa | Espezializatua | Ikusi nahiko genukeen itsasoa |
06/1981 – 07/1981 | Expo 81 | Bulgaria | Plovdiv | Espezializatua | Ehiza |
05/1982 – 10/1982 | 1982 World's Fair | AEB | Knoxville | Espezializatua | Energia Mundua biraraziz |
05/1984 – 11/1984 | 1984 World's Fair | AEB | New Orleans | Espezializatua | Ibaien mundua - ur geza biziaren iturri |
03/1985 – 09/1985 | 1985 World's Fair | Japonia | Tsukuba | Espezializatua | Etxebizitha eta ingurua - Zientzia eta teknologia giza-etxearentzat |
11/1985 – 11/1985 | Expo 85 | Bulgaria | Plovdiv | Espezializatua | Asmakuntzak |
05/1986 – 10/1986 | Expo '86 | Kanada | Vancouver | Espezializatua | Garraioa eta komunikazioa: Dabilen mundua |
04/1988 – 10/1988 | Expo '88 | Australia | Brisbane | Espezializatua | Aisia teknologiaren aroan |
06/1991 – 07/1991 | Expo 91 | Bulgaria | Plovdiv | Espezializatua | Gazteen ekintzak Bake munduaren zerbitzura |
04/1992 – 10/1992 | Expo '92 | Espainia | Sevilla | Unibertsala | Aurkikuntzen aroa |
05/1992 – 08/1992 | Expo Colombo '92 | Italia | Genova | Espezializatua | Kristobal Kolon, ontzia eta itsasoa |
08/1993 – 11/1993 | Expo '93 | Hego Korea | Daejeon | Espezializatua | Garapenaren bide berriaren erronka |
05/1998 – 09/1998 | Expo '98 | Portugal | Lisboa | Espezializatua | Ozeanoak: etorkizunerako oinordekotza |
06/2000 – 10/2000 | Expo 2000 | Alemania | Hannover | Unibertsala | Gizakia, Natura, Teknologia |
03/2005 – 09/2005 | Expo 2005 | Japonia | Aichi | Unibertsala | Naturaren jakinduria |
06/2008 – 09/2008 | Expo 2008 | Espainia | Zaragoza | Espezializatua | Ura eta garapen iraunkorra |
05/2010 – 10/2010 | Expo 2010 | Txina | Shanghai | Unibertsala | Hiri hobea, bizitza hobea |
05/2012 – 08/2012 | Expo 2012 | Hego Korea | Yeosu | Espezializatua | Ozeano eta kosta biziak |
05/2015 – 10/2015 | Expo 2015 | Italia | Milan | Unibertsala | Planeta elikatuz, Energia biziarentzat |
06/2017 – 09/2017 | Expo 2017 | Kazakhstan | Nur Sultan | Espezializatua | Etorkizuneko energia |
10/2020 – 04/2021 | Expo 2020 | Arabiar Emirerri Batuak | Dubai | Unibertsala | Adimenak lotzen, etorkizuna sortzen |
04/2025 – 10/2025 | Expo 2025 | Japonia | Osaka | Unibertsala | Etorkizuneko gizartea diseinatzen gure bizitzentzat |
05/2027 – 08/2025 | Expo 2027 | Serbia | Belgrad | Espezializatua | Aisialdia gizateriarentzat: kirolak eta musika guztiontzat |
10/2030 – 03/2031 | Expo 2030 | Saudi Arabia | Riad | Unibertsala | Aldaketa garaia: elkarrekin goiz prebisore batez |
Kanpo estekak
- BIEren webgune ofiziala
- (Frantsesez) What is an Expo?. BIE.
- (Ingelesez) The Expos. BIE.
- Official Site of the Bureau International des Expositions. Bie-paris.org 2013-6-27.
- List of International Exhibitions. 2006.