Erakundearen Ikas Alorra
Erakundearen Ikas Alorra (EIA)[1][2] edo Ikas-Ziberkomunitatea[3] (edo OLE, ingelesetik bere horretan mailegatua: Organitational Learning Environment) ikasleei beren ikas-prozesuaren gaineko kontrola eta kudeaketa hartzen laguntzen dieten sistemak dira. Sistema hauek ikasleei ikas-helburuak zehaztu, ikaskuntza kudeatu, edukien eta prozesuen kontrola harraraziz, eta ikas-prozesuan zehar beste pertsonekin komunikatzen laguntzen diete, nahi dituzten helburuak lortzen lagunduz horrela.
Erakundeek, pertsonen antzera, ikasteko erabiltzen dituzte hainbat informazio-iturri, hainbat lanabes informatiko, hainbat antolatutako ekintza mota eta hainbat giza-sare eta nodo. Erakundeetako pertsonek ikasteko partekatzen dituzten baliabideen multzoari eta euren antolamenduari Erakundearen Ikas Alorra esaten zaio.
« | Erakundearen Ikas Alorra (EIA) talde edo erakunde batek Norbere Ikas Alorrei buruz duen talde-ikuspegia da. [...]
Erakundeak ikasteko sarritan erabiltzen dituen informazio iturri, tresna, jarduera, kognizio-mekanismo eta pertsona sare multzoa da. |
» |
Linda Castañeda. 2016. |
Erakundearen Ikaskuntzarako osagai batzuk
- Norbanakoen jakintza, eta jakintza horren guztiaren batuketa,
- Jakintza partekatua,
- Ikuspegi partekatu, iritzi, sinesmen komunak,
- Partekatutako ereduak, taldean eredugarritzat jotzen den hori,
- Taldeka ikasteko sortu diren prozedurak,
- Taldearen funtzionamenduaz partekatzen diren hausnarketak,
- [...]
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Álvarez, David. Mi PLE y nuestro OLE: de aprendices autónomos a organizaciones que aprenden.. (Noiz kontsultatua: 2018-10-11).
- Amaia Arroyo Sagasta. (2018-07-26). Zer da EIA-OLE (Erakundearen Ikas-Alorra)?. (Noiz kontsultatua: 2018-10-22).
- Iñaki MURUA ANZOLA: "Ikas-ziberkomunitateak eta irakasleen prestakuntza". HIZPIDE 87. ZK. (2015), (60-73 or.).
Bibliografia
- (Gaztelaniaz) Castañeda, Linda; Adell, Jordi (editoreak). (2013). Entornos personales de aprendizaje: claves para el ecosistema educativo en red. Alcoy: Marfil. (Liburua Interneten topa daiteke Creative Commons lizentzia batekin argitaratua).
- (Gaztelaniaz) Arroyo Sagasta, Amaia. Docentes y escuelas que aprenden en la red. Estudio sobre la competencia digital, entornos personales de aprendizaje y entorno organizacional de aprendizaje de Arizmendi Ikastola. UNED. 2017.