Eraginpe selektibo

Eraginpe selektiboa psikologiaren arloan kokatzen den teoria bat da. Komunikabideen eta komunikazioaren ikerketetan maiz erabiltzen da. Teoria honen bidez, gizabanakoek lehendik zuten ikuspuntua indartzen duen informazioaren alde egiteko duten joera azaltzen da. Horretarako informazio kontraesankorra saihestu ohi dute. Eraginpe selektiboa "jatorrizko alborapena" edo berreste alderako isuri bezala ezagutu eta definitu izan da urteetan zehar.[1]

Terminoaren erabilera historikoaren arabera, jendeak bere pentsamoldeari egokituriko informazioa hautatu ohi du. Aukeraketa hori bakoitzaren ikuspuntu, sinesmen, jarrera eta erabakien arabera egiten da. Pertsonek informazioa jasotzean, hura bereizi dezakete, aldeko ebidentziak aukeratuz, eta desegokia dena alde batera utziz. Teoria hori disonantzia kognitiboaren teorian oinarriturik dago.[2]

Horrek baieztatzen du gizabanakoek ideiak kontrastatzen dituztenean, buruko defentsa mekanismo batzuk aktibatzen direla ideia berrien eta aurretik zeuden sinesmenen arteko harmonia sortzeko. Horrela oreka kognitiboa lortzen da. Oreka kognitiboa, pertsona batek munduarekin duen irudikapen mentalaren eta bere ingurunearen arteko oreka egoera da. Hori funtsezkoa da eraginpe selektiboaren teoria ulertzeko. Jean Piageten arabera, desoreka gertatzen denean, jendeak "bere baitan desatsegina" sentiarazten du, horrek bultzatzen ditu lehendik zituzten ideiak defendatzera[3].

Norbanako batek jarrera bat hartu ondoren ere, gai bati buruzko informazioa bilatzen jarraituko dela uste izatean datza eraginpe selektiboa. Hasiera batean pertsona horrek hartu duen jarrerak erabakiak hartzeko prozedura garaia baldintzatuko dute.

Eraginpe selektiboa hainbat testuinguruetan azter daiteke. Hala nola, norberaren mesederako egoeretan, kanpoko taldeenganako aurreiritzietan, iritzi partikularretan, zein norberaren eta taldeen inguruko arazoetan. [4] Eraginpe selektiboari aurre egiteko hiru faktore nagusi informazioaren erabilgarritasunaren hautematea, zuzentasun araua eta informazio baliogarriarekiko jakinmina dira.

Eragina erabakiak hartzerakoan

Bakarkako erabakiak, taldean hartutako erabakien alde

Emakume gazte edo adineko emakume gisa ikus daitekeen irudia. Honek gizabanakoek irudi bera modu desberdinean hautemateko aukeraren adibide gisa balio du. Eraginpe Selektiboaren Teoriaren arabera, jendeak jasan nahi duen bertsioa bilatu ohi du. Dagoeneko ezagutzen dutenarekin erlazionaturiko forma.

Eraginpe selektiboak pertsonek banaka edo talde gisa hartzen dituzten erabakietan eragina izan dezake. Beren iritziak eta usteak, modu kolektiboan edo beren kabuz, aldatzeko prest ez egotera bideratzen ditu, informazio fidagarria izan arren.

Adibidez, Ameriketako Estatu Batuetako 2020ko hauteskundeetan Joe Bidenen semea FBI-aren ikerketen gain egon arren, ez zegoen ikerketa horri buruzko informaziorik baliagarri.[5] Izan ere, hedabide askok ez zuten istorioaren berri eman, edo eman zutenek, errusiar desinformazioaren izenpean azaldu zuten Biden hautagaiari buruz zuten iritziarekin bat egiten zuelako.[6] Beste adibide bat Donald Trump presidentearen kanpainan hauteskundeen iruzurraren ideiaren zabalkuntza da. Abokatu eta Estatu Batuetako justiziak hauteskundeen iruzur masiboa defendatzeko frogarik ez dagoela adierazi duten arren, biztanleriaren zati handi batek kontrakoa sinisten du[7]. Bestalde, eraginpe selektiboaren eraginaren beste adibide bat Cochinos badiako inbasioa dugu, 1961ean emandako gertakari sorta. John F. Kennedy presidenteari bere aholkulariek baimena eman zioten Kubaren inbasioa egiteko. Inbasio hori gaizki prestatutako erbesteratuen esku utzi zen, maniobra taktiko ergela eta gaizki pentsatua zela frogaturik zegoen arren. Aholkulariek akastuna zen plana auzitan jarri beharrean, presidentea gustura egotearren, inbasioari baiezkoa eman zioten. Aldi berean, talde beraren inbasiorekiko aldeko jarrera kognitiboa konfirmatuz[8]

Informazio berria jasotzea beldurgarria izan daiteke hiru aldagai nagusiei buruzko usteak aldatu behar direnean. Aldagai horiek norberaren burua, gainerako pertsonak eta munduari dagozkien usteak dira [9]. Hainbat ikerketek erakutsi dute eraginpe selektiboaren efektuak banako zein taldeko erabakiak hartzearen testuinguruan sor daitezkeela[10]. Eraginpe selektiborako joera areagotzen duten egoera-aldagai ugari identifikatu dira.[11] Psikologia sozialak, egoera faktore ugarirekin, eta erabakiak hartzerakoan emandako prozesu psikologikoaren lotutako ikerketak biltzen ditu.

Informazioaren kantitatearen eragina

Fischerrek egindako ikerketa baten arabera, parte-hartzaileek jaso zuten erabakiaren inguruko informazio kantitateak eragin nabarmena izan zuen eraginpe selektiboaren mailetan. Bi talde egin ziren, batzuei bi informazio sorta eman zizkieten, besteei bestalde hamar. Lehenengo taldeak, bigarrenak baino, eraginpe selektiboaren maila baxuagoa erakutsi zituen.

Ikerketa honek arreta handiagoa eman die gizabanakoen prozesu kognitiboei, bai erabaki kontziente zein erabakiak inkontzienteetan, informazio kopuru oso txikia aurkezten zaienean. Ikerketak erakutsi du horrelako egoeretan, gizabanako batek zalantzan jartzen duela bere hasierako erabakia, baliabideen eskuragarritasun urria dela eta. Pentsatzen hasten dira ez dagoela nahikoa datu edo ebidentzia arlo zehatz horretan erabakitzeko. Hori dela eta, subjektua hasierako pentsamendu prozesuarekin kritikoagoa da. Orduan erabakien jasotako iturrien koherentzia aztertzen hasten da bere eraginpe selektiboaren maila murriztuz. Bestalde, informazio ugari zituen taldean, faktore horrek konfiantza eman zien harturiko hasierako erabakian. Beren erabakiaren gaia baliabide ugari onartzen zutenez erosotasuna sentitzen zuten hartutako erabakiarekiko.[12]

Eraginpe selektiboa gizabanako eta pertsona talde artean nagusi da. Azaldu moduan, ideia berrien edo jatorrizko idealarekin bat ez datorren informazioaren bazterketa eragin dezake. Jonas-en (2001) ikerketa enpirikoan lau saiakuntza desberdinen bitartez, gizabanakoen eta taldeen erabaki hartze prozedurak ikertu ziren. Ikerketa horiek iradokitzen dute erabakiak hartzerakoan baieztapen alborapena nagusi dela. Informazio berria aurkitzen dutenek maiz erakartzen dute atxikimendu pertsonala duten guneetara. Horrela, jendeak ekintzetan gertatzen den eraginpe selektiboaren teoria horren ondorioz beren itxaropen edo sinesmenekin koherenteak diren jatorriko informazioarekin lotzen dute. Lau esperimentuen prozesuan zehar, orokortzea beti baliozkotzat jotzen da eta berreste alderako isuria beti ageri da informazio berria bilatzerakoan eta erabakiak hartzerakoan. [13]

Zehaztasunerako motibazioa eta defentsarako motibazioa

Fischer eta Greitemeyer-ek (2010) gizabanakoen erabakiak aztertu zituzten informazio baieztatzailearen eraginpe selektiboari dagokionez. [14] Eraginpe selektiboaren arabera, gizabanakoek erabakiak hartzen dituzte jadanik erabaki horrekin koherentea den informazioa kontuan hartuz. Ikertzaileek azaldu dutenez, subjektuek beren eredu integratzailea erabiliz informazioa bilatu eta hautatzeko joera dute. Eraginpe selektiborako bi motibazio nagusi daude: zehaztasun motibazioa eta defentsarako motibazioa. Zehaztasun motibazioak azaltzen du norberak erabakiak hartzerakoan zehatza izatera jotzen duela. Defentsa motibazioak bere baieztapen informazioa bilatzen duela azaltzen du, bere usteak laguntzeko eta erabakiak justifikatzeko. Zehaztasun motibazioa ez da beti onuragarria eraginpe selektiboaren testuinguruan eta, horren ordez, intuizioaren aurkakoa izan daiteke, eraginpe selektiboaren kopurua handituz. Defentsarako motibazioak eraginpe selektiboaren maila murriztea ekar dezake.

Atributu pertsonalak

Eraginpe selektiboak norberaren uste eta jarrerekin bat ez datorren informazioa ekiditen du. Dena den, pertsonaren erabakiak hartzeko gaitasunak aztertzerakoan, bakoitzak informazio garrantzitsua biltzeko duen prozedura ez da kontuan hartzen den faktore bakarra. Fischerreri garrantzitsua iruditu zitzaion informazio iturria bera ere aintzat hartzea, hau da, informazio iturria eman zuen izaki fisikoaren azterketa egitea. [15] Eraginpe selektiboaren ikerketak orokorrean zeharkako erabakiekin lotutako atributuen eragina alde batera uzten du, hala nola itxura fisikoa. Fischerren bi ikerketen hipotesiaren arabera, fisikoki erakargarriak diren informazio iturriak erabakiak hartzen dituztenek erabakiak hartzeko informazioa bilatzeko eta berrikusteko gaitasun handiagoa izan zuten. Ikertzaileek informazio sozialaren eragina eta erakargarritasun fisiko maila aztertu zituzten. Ondoren, datuak aztertu eta erabaki bat hartu behar zutenentzako eraginpe selektiboa existitzen zela ondorioztatu zuten . Hori dela eta, informazio iturria zenbat eta erakargarriagoa izan, orduan eta, positiboagoa eta zehatzagoa zen erabakia bera. Erakargarritasun fisikoak gizabanakoaren erabakian eragiten du, kalitatearen pertzepzioa hobetzen duelako. Fisikoki erakargarriak diren informazio iturriek erabakiak hartzeko beharrezko informazio koherentearen kalitatea areagotu zuten eta erabakiak garrantzitsuak ziren informazioan eraginpe selektiboa areagotu zuten, ikertzaileen hipotesia babestuz. [14] Bi azterketek ondorioztatu zuten erakargarritasuna beste era bateko hautapen eta ebaluazio batek bultzatzen duela.

Beste ikerketa batean, eraginpe selektiboa banakako konfiantza kopuruaren arabera definitu zen. Norbanakoek eraginpen selektiboaren kopurua kontrolatu dezakete autoestimu baxua edo autoestima altua izatearen arabera. Konfiantza maila altuagoak dituzten pertsonek eraginpen selektiboa murrizten dute. [16] Albarracín eta Mitchell-en (2004) hipotesiaren arabera, konfiantza maila altuagoak erakusten zituztenek beren iritziekin bat ez datozen informazioa bilatzeko prest zeuden. Eraginpe selektiboa gertatzen da gizabanakoek informazioa bilatzen dutenean eta beren sinesmenekin bat ez datozen ideiekiko lehentasun sistematikoak erakusten dituztenean. Aitzitik, konfiantza maila baxua erakutsi zutenek beren iritziekin ados ez zegoen informazioa aztertzeko joera handiagoa zuten. Ikertzaileek aurkitu dute bost ikerketatik hirutan parte-hartzaileek konfiantza handiagoa dutela eta puntuazio altuagoak lortu dituztela Defentsako Konfiantza Eskalan . Horrek, hasierako hipotesia zuzena zela frogatzeko balio izan du.

Bozo eta beste batzuek (2009) heriotzaren beldur izatearen antsietatea ikertu zuten, adin talde ezberdinekin alderatu zuten osasuna sustatzeko jokabideekin lotuta. Ikertzaileek datuak aztertu zituzten beldurraren kudeaketaren teoria erabiliz eta adinak portaera zehatzetan ez zuela eragin zuzenik aurkitu zuten. Ikertzaileek pentsatu zuten heriotzaren beldurrak helduentzako osasuna sustatzeko jokabideak sortuko zituela. Gizabanakoei beren heriotza gogorarazten zaienean estresa eta antsietatea eragiten ditu, azkenean osasuneko portaeretan aldaketa positiboak eraginez. Haien ondorioek erakutsi zuten helduak hobeak zirela osasunerako jokabide onak sustatzen eta lantzen, heriotzan pentsatu gabe, heldu gazteekin alderatuta[17]. Heldu gazteak ez zeuden hain motibatuta osasuna sustatzeko jokabideak aldatzeko eta praktikatzeko, eraginpe selektiboa erabili baitzuten aurretik zituzten usteak baieztatzeko. Eraginpe selektiboak, beraz, oztopoak sortzen ditu adin desberdinetako portaeren artean, baina ez dago adin zehatzik jendeak bere portaerak aldatzeko.

Itxura fisikoak aurkeztutako ideia baten inguruko norberaren erabakian eragina izango duen arren, Van Dillen-ek, Papies-ek eta Hofmann-ek (2013) egindako ikerketa batek atributu pertsonalek eta eraginpe selektiboak erabakiak hartzerakoan duten eragina gutxitzeko modu bat iradokitzen du. Ikerketa honen emaitzek erakutsi dute jendeak arreta handiagoa eskaintzen diela fisikoki erakargarri edo tentagarri diren estimuluei; hala ere, fenomeno hori "karga kognitiboa" handituz murriztu daiteke. Ikerketa honetan, jarduera kognitiboaren hazkundeak eraginpe selektiboaren eragina murriztu zuen itxura fisikoarekiko. Hau, zenbait atributu fisikotara instintuz erakartzen gaituztela onartuz azaltzen da, baina erakarpen horretarako behar diren baliabideak beste era batera erabiliko balira, orduan ez ginateke atributu horiez neurri berean ohartuko. Adibidez, pertsona bat aldi berean jarduera mentalean tematzen bada esposizio garaian, orduan litekeena da arreta gutxiago jartzea agerpenari, eta horrek erabakiak hartzerakoan eraginpe selektiboa gutxitzea dakar. [18]

Eraginpe selektiboa kontuan hartzen duten teoriak

Disonantzia kognitiboaren teoria

Sakontzeko, irakurri: «Disonantzia kognitibo»

Leon Festinger psikologia sozial modernoaren aita kontsideratzen da. [19] Bere lanak frogatu zuen posible dela metodo zientifikoa erabiltzea fenomeno sozial konplexuak eta esanguratsuak ikertzeko, konduktismoaren oinarria ziren estimuluaren eta erantzunaren arteko lotura mekanizistetara murriztu gabe.

Festingerrek gaur egun esposizio selektiboaren teoriaren oinarria bihurtu den disonantzia kognitiboaren teoria berritzailea proposatu zuen. Aldi berean, Festinger konturatu zen bera esposizio selektiboaren efektuen biktima zela. Erretzaile gogorra izan zen bizitza osoan eta 1989an minbizi terminala diagnostikatu ziotenean txantxetan aritu omen zen, "ziurtatu ezazue denek dakitela ez zela biriketako minbizia!". Disonantzia kognitiboaren teoriak azaltzen du pertsona batek modu kontzientean edo inkontzientean jarrera, pentsamendu edo sinesmen kontrajarriak gertatzen direnean, gogo ondoeza jasaten dutela.

Hori dela eta, norbanakoak etorkizunean horrelako informazio gatazkatsua saihestuko du, eta aurrez aurretik zituen ideiekin bat datozen mezuetara joko du. . Erabakiak hartzen dituztenek ezin dute beren kabuz informazioaren kalitatea modu independentean ebaluatu [20]. Aurrez zeuden ikuspegien eta aurkituriko informazioaren artean gatazka sortzen denean, gizabanakoek egoera gogaikarri eta mehatxagarria sentituko dute, eta egoera hori selektiboki murriztera bultzatuko ditu. Hasierako erabakiari eusten dion informazioa nahiago izango dute eta informazio kontrajarriak alde batera utziko dituzte. Gizabanakoek egiaztapen-informazioa emango dute jarrera defendatzeko eta desgrabazioaren helburua lortzeko.[21] Disonantzia kognitiboaren teoriak esaten du desakordioa tentsio egoera psikologiko bat dela. Jendeak egoera hori murrizten saiatzen da. Desakordioak zorigaitza, ondoeza edo atsekabea eragiten du. Festingerrek honako hau baieztatu zuen: "Bi elementu horiek harreman disonantea dute, baldin eta, biak bakarrik kontsideratuz, elementu baten eta bestearen arteko aldea gertatuko balitz". Desakordioa murrizteko, jendeak ezagutza kontsonanteak gehitzen ditu edo ebaluazioak aldatzen ditu mentalki koherenteago egiteko[22]. Ondoez psikologikoaren esperientzia ekiditeko gizabanakoak informazio kontrajarriak baztertzera bultzatzen zituen, desakordioa murrizteko estrategia gisa.[2]

Klapperren eraginpe selektiboa

1960ko hamarkadaren hasieran, Joseph T. Klapper Columbia Unibertsitateko ikerlariak The Effects Of Mass Communication liburuan baieztatu zuen ikus-entzuleak ez zirela masa komunikabideetako propaganda politiko eta komertzialaren xede pasiboak, baina komunikabideek lehenagoko konbentzimenduak indartzen dituzte. Liburu osoan zehar, komunikabideek jendearengan eragiteko ahalmen txikia dutela argudiatu zuen eta, gehienetan, aurretik ditugun jarrerak eta sinesmenak indartzen dituela. Argitaratu zuen mezu edo ideia publiko berriak igortzearen edo hedatzearen efektu mediatikoak gutxienekoak zirela, jendeak eduki horiek iragazteko modu ugari dituelako. Joera hori zela eta, Klapper-ek argudiatu zuen komunikabideen edukiek gizabanakoaren jarduera kognitibo mota batzuk pizteko gai izan behar zutela bere mezua helarazteko. Klapper-en ikerketaren aurretik, nagusitzen zen iritzia zen komunikabideek banakako iritzia indartzeko botere handia zutela eta audientziak nagusi ziren hedabideen propaganda kontsumitzaile pasiboak zirela. Hala ere, Mass Effect of Mass Commnication kaleratu zenerako, ikerketa askok ondorioztatu zuten zehazki zuzendutako mezu asko guztiz eraginkorrak zirela. Klapper-en ikerketek erakutsi zuten gizabanakoek taldeen, gizartearen eraginaren eta familia egituren arabera ezarritako konbentzimenduak indartzen zituzten komunikabideen mezuetara bideratzen zutela, eta mezu horien atxikimendua denboran zehar ez zela aldatzen komunikabideen eragin berriagoarekin aurkeztutakoan. Klapperrek gizarte zientzietan egindako ikerketen arabera, komunikabideetan eduki ugari zegoela ikusita, ikusleek kontsumitzen zituzten programazio motak hautatzen zituzten. Helduek beren demografiarako egokiak ziren komunikabideak babesten zituzten eta haurrek aspergarri zituzten komunikabideak ihes egiten zituzten. Beraz, norbanakoek pertsona horren sortzez kanpoko barne iragazkietan oinarritutako masa komunikabideen mezua onartu edo baztertuko lukete[erreferentzia behar].

Honako hauek dira Klapperren bitartekaritzaren bost faktore eta jendea eragiteko baldintzak:

  • Predisposizioak eta hari lotutako eraginpeselektiboa, hautemate hautakorra eta atxikipen selektiboa.
  • Ikusleek osatzen dituzten taldeak eta taldeen arauak.
  • Komunikazioaren edukien arteko pertsonen hedapena
  • Iritzi lidergoaren ariketa
  • Enpresa askeko gizartean masa komunikabideen izaera.

Oinarrizko hiru kontzeptu:

  • Eraginpe selektiboa - jendea kontrako iritzia duten komunikazioetatik aldentzen da.
  • Hautemate hautakorra - Jendeak jatorrik gabeko materialaren aurrean badago, ez da ohartzen, ezta bere iritzira egokitzen ere.
  • Atxikapen selektiboa - informazioa kategoria edo interpretazio baten alde egiten duen kategoria edo interpretazioaren aldeko informazioa sailkatzeko eta interpretatzeko prozesua da. Gainera, jatorrik gabeko materiala ahaztu besterik ez dute egiten.

Taldeek eta talde arauek bitartekari lanak egiten dituzte. Adibidez, Alderdi Demokratikora aldatzea oso zaila izan daiteke bere familiak denbora luzez errepublikanoak bozkatu baditu . Kasu honetan, pertsonak alderdi politikoarekiko duen joera dagoeneko finkatuta dago, beraz, ez dute Alderdi Demokratari buruzko informaziorik hautematen edo bozkatzeko jokabidea aldatzen, komunikazio masiboa dela eta. Klapper-en hirugarren hipotesia masa-komunikazioaren pertsonen arteko hedapenari buruzkoa da. Zerbaiterako joera sortzen duen lagun hurbilen batek jadanik norbait ideia baten alde jartzen badu, horrek ideia horrekin bat datorren komunikazio masiborako jarrea ekarriko du eta, azkenean, iritzi hori indartu egingo du. Iritzi liderra ere norberaren joera eratzeko faktore erabakigarria da. Norbait masa komunikazioen eraginpean egotera eraman dezake. Hedabide komertzialen izaerak jendeak zenbait eduki mota hautatzera ere eramaten du.

Ekonomia kognitiboaren eredua

Eredu berri honek eraginpe selektiboaren motibazio eta kognizio prozesuak konbinatzen ditu. Iraganean, eraginpe selektiboa motibazioaren ikuspegitik aztertzen zen. Esate baterako, eraginpe selektiboaren fenomenoa honela azaltzen zen. Jendea motibatuta sentitzen da informazio koherentea topatzen duen heinean, honek sentitzen duen disonantzia maila txikitzeko balio baitu. Gainera, beren erabakiak eta posizioak defendatzeko motibatuta sentiarazten dira, izan ere helburu hau lortu dute bere jatorrizko ideiekin koherentea den informazioa soilik jasoz. Hala ere, ekonomia kognitiboaren eredu berriak motibazio alderdiak kontuan hartzeaz gain, pertsona bakoitzaren prozesu kognitiboetan oinarritzen da. Adibidez, eredu honek proposatzen du jendeak ezin duela koherentziarik gabeko informazioaren kalitatea objektiboki eta modu zintzoan ebaluatu. Informazio koherente gehiago gorde ohi dutelako, hori erreferentzia gisa erabiliz. Horrela, koherentea ez den informazioa maiz begi kritikoagoarekin ikusten da informazio koherentearekin alderatuta. Eredu honen arabera, erabakiak hartzeko prozesuan izandako eraginpe selektiboaren mailak ere jendeak inbertitzeko prest dagoen energia kognitiboaren araberakoak dira. Jendea bere diruarekin kontuz ibili ohi den bezala, energia kognitiboak edo erabakiak hartzeko ebidentzia guztiak ebaluatzen igarotzeko prest dauden denbora berdin funtzionatzen du. Jendeari energia hori erabiltzearen inguruko zalantzak sortzen zaizkio; xahutu ez dadin kontuz ibili ohi dira. Beraz, eredu honek iradokitzen du eraginpe selektiboa ez dela etapa bereizietan gertatzen. Hobeto esanda, gizabanakoek zenbait motibazio-ekintzen eta energia kognitiboaren kudeaketaren prozesu konbinatua da. [12]

Ondorioak

Komunikabideak

Telebista da gaur egungo gizarteko eraginpe selektiboaren eragile nagusia.
Pertsonek beren komunikabideen aukerak egokitzen dituzte disonantzia kognitiboa zein buruko inkongruentziak saihesteko.

Azken ikerketek frogatu dute ebidentzia enpirikoen bidez hedabideen ondorioz eraginpe selektiboak biztanlerian duen eragina. Ikertzaileek ondorioztatu dutenaren arabera, banako komunikabideen kontsumitzaileek norberaren behar emozional eta kognitiboetara egokitzen diren programak bilatuko dituztela. Adibidez, 2020ko hauteskundeetan, ordurako Presidentetzarako hautagaia zen Joe Biden Hunter semea FBIk ikertzen ari zelaren informazioa zegoen. [23] Hala ere, hedabide askok ez zuten istorioaren berri eman, edo errusiar desinformazioa deitu zioten. Komunikabideen kontsumitzaile askok ez zioten jaramonik egiten ideia horri Biden hautagaiari buruz zuten iritziarekin bat egiten zutelako. [24] Gizabanakoek komunikabide-forma zurigarriak bilatuko dituzte krisi ekonomikoaren azken garaietan, zaintza-premia "sendoa" betetzeko eta bizitzako egoerekiko desplazamendu kronikoa gutxitzeko, baita lagunarteko beharrak betetzeko ere.. [25] Kontsumitzaileek beren ideiak agerian utzi eta berresten dituzten komunikabideen edukia hautatu ohi dute, beren iritziaren kontrako informazioa saihesten duten bitartean. 2012an egindako ikerketa batek erakutsi du mota honetako esposizioak pornografia kontsumoan ere eragiten duela. Bizitza asebetetze maila baxua duten pertsonek beren jarrerekin bat datorren pornografia kontsumitu ondoren aldi bateko harreman sexualak izaten dituzte, eta, aldi berean, beren baimendutako "loturarik gabeko" jarrerak zalantzan jartzen dituen edukia baztertzen dute. [26]

Ikerketa berrien arabera, eraginpe selektiboak hedabideen efektu mugatuen azalpena eskaini du soilik. Komunikazio "efektu mugatuak" eredua 1940ko hamarkadan sortu zen, hedabideen eraginaren paradigma aldatu zenean. Aldaketa horrek iradokitzen zuen komunikabideek kontsumitzaileen portaeran eragina dutela. Hala nola, bozka-portaeran. Efektu horiek mugatuak dira, eta zeharka eragiten dute pertsonen arteko eztabaidetan eta iritzi-buruek duten eraginean. Eraginpe selektiboa beharrezko funtziotzat jotzen zen komunikabideek herritarren jarreretan eta portaeretan izan zuten botere mugatuaren lehen ikerketetan. Iragarki politikoek eraginpe selektiboa lantzen dute, jendeak bere sinesmenekin bat egiten duen politikariaren alde egiten baitu. Eraginpe selektiboaren beste efektu esanguratsu bat Stroud-ek (2010) eman du. Eraginpe selektibo alderdikoiaren eta polarizazio politikoaren arteko erlazioa aztertu zuen. 2004ko Annenberg Hauteskunde Inkesta Nazionaleko datuak erabiliz, analistek ikusi zuten denborarekin eraginpe alderdikoi selektiboa polarizazioa eragiten duela. [27] Prozesu hau sinesgarria da, jendeak erraz sortu edo sar daitekeelako blog, webgunea, txat eta lineako foroetara, eta bertan, antzeko iritzi eta ideologia politikoak dituztenekin bil daitezke. Ikerketaren zati handi batek erakutsi zuen sareko elkarreragin politikoa polarizatua izan ohi dela. Blogosfera politikoan polarizazio horren froga gehiago aurki daitezke Lawrencen[28] blog irakurleei buruzko ikerketan. Azaldu zenaren arabera, jendeak bere uste politikoak zalantzan jarri beharrean indartzen dituzten blogak irakurtzeko joera dute. Cass Sunstein-en Republic.com liburuak dioenez, sarean eraginpe selektiboa izateak polarizazio politikoa eta muturretarako joerak sortzen dituen ingurunea sortzen du. Sare sozialetara eta lineako beste baliabide batzuetarako sarbide erraza dela eta, jendeak "hasierakoekin alderatuta ikuspegi are sendoagoak izan ditzake, eta ikuspegi horiek problematikoak direnean, litekeena da gero eta gorroto handiagoa agertzea kontrako sinesmenak defendatzen dituztenekiko". [29] Horrek erakusten du nola eragin dezakeen eraginpe selektiboak gizabanakoaren uste politikoetan. Eta baita ere, ondoren sistema politikoan duen parte-hartzean.

Eraginpe selektiboaren kontzeptuari buruzko eztabaida akademiko nagusietako bat da ondorengoa da; esposizio selektiboak jendeak ikuspuntu desberdinetara edo polarizaziora laguntzen duen edo ez. Scheufele eta Nisbet (2012) desadostasunak topatzeak herri demokratikoetan izan ditzakeen ondorioak aztertzen dituzte. Idealki, herritarren arteko benetako deliberazio zibila iritzirik gabeko ikuspegien (edo desadostasunen) truke arrazionala litzateke. Hala ere, gutariko askok ez dugu desadostasuna alde batera uzten, ez zaigulako gustatzen gure iritzi propioen kontra dauden beste batzuei aurre egitea. Zentzu honetan, autoreek galdetzen dute ea antzeko informaziorik ez izateak ondorio positiboak edo negatiboak ekartzen dituen hiritartasun demokratikoan. Desadostasuna aurkitzean prozesu politikoetan parte hartzeko duten borondatearen aurkikuntza nahasiak dauden bitartean, autoreek diote selektibitatearen gaia sakonago aztertu behar dela, online komunikabideetan benetan hausnartutako diskurtsoa dagoen ala ez ulertzeko.

Musikan

Musika hautatzean ere eraginpe selektiboak eragiten du. Christa L. Taylor-ek eta Ronald S. Friedman-ek Albany-eko SUNY Unibertsitatean 2014an egindako ikerketa batean aurkitu zen aldarte-kongruentzia musika-aldarte aukeren autorregulazioaren bidez gauzatzen zela. Ikerketako gaiek haserre edo neutro sentitzen zirenean musika zoriontsua aukeratu zuten. Baina musika tristea entzuten zuten beraiek triste zeudenean. Umore tristea ematen zuen musika tristearen aukeraketa umore-ispiluagatik gertatzen zen, baina subjektuek beren aldartearekin kognitiboki disonantea zen musika zoriontsua entzutea ekiditzen zuten. [30]

Politikan

Politikan litekeena da kontsumitzaileen artean esposizio selektiboa eragitea, erabaki bakar batera zuzenduriko informazioa jasotzea baino. Adibidez, 2009an Eraginpe Selektiboaren Teoriaren meta-analisian, Hart-ek jakinarazi zuen 2004an "The Pew Research Center for the People & the Press"-ek egindako inkestaren arabera, errepublikanoek 1,5 aldiz aldiz gehiago ematen dute Fox News demokratikoki aldizka ikusten dutela salatzeko (% 34 errepublikanoentzat eta% 20 demokratentzat). Aitzitik, demokratek CNN aldizka errepublikanoek baino 1,5 aldiz gehiago ematen dutela salatzen dute (demokraten % 28 vs. errepublikanoen % 19). Deigarriagoak diren arren, errepublikanoek demokratek baino bost aldiz gehiago dira " O'Reilly faktorea " aldizka ikusten dutela salatzeko eta zazpi aldiz " Rush Limbaugh " aldizka [31] Ondorioz, hedabide kontserbadoreak sintonizatzen dituzten errepublikarren iritziak Stroud-ek (2010) egindako kontserbadoreen iritziekin alderatu zirenean, haien usteak polarizatuagoak ziren. Emaitza bera liberalen azterketatik ere atera zen. [32] Eraginpe selektiborako joera handia dela eta eta, gaur egungo kanpaina politikoak oso alderdikoiak eta polarizatuak direla adierazi da. Bennett-ek eta Iyengar-ek (2008) azaldu zutenez, informazio iInformazio giro berri eta ezberdinagoek alde batetik, kontsumitzaileei beren atseginekoak izan daitezkeen berriak baliagarritzen dizkiete. Eta bestetik, pizgarri ekonomiko handia ematen die albisteen antolaketak ikus-entzuleen lehentasun politikoei jotzeko. Horrela, eraginpe selektiboak gizabanakoen jarrera politikoak moldatzen eta indartzen ditu.

Erreferentziak

 

  1. (Ingelesez) Hart, William; Albarracín, Dolores; Eagly, Alice H.; Brechan, Inge; Lindberg, Matthew J.; Merrill, Lisa. (2009). «Feeling validated versus being correct: A meta-analysis of selective exposure to information.» Psychological Bulletin 135 (4): 555–588.  doi:10.1037/a0015701. ISSN 1939-1455. PMID 19586162. PMC PMC4797953. (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  2. Tsang, Stephanie Jean. (2019-05-04). «Cognitive Discrepancy, Dissonance, and Selective Exposure» Media Psychology 22 (3): 394–417.  doi:10.1080/15213269.2017.1282873. ISSN 1521-3269. (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  3. Encyclopedia of human development. 2006 ISBN 1-4129-3634-9. PMC 63525305. (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  4. (Ingelesez) Kastenmüller, Andreas.; Greitemeyer, Tobias.; Jonas, Eva.; Fischer, Peter.; Frey, Dieter.. (2010-11-XX). «Selective exposure: The impact of collectivism and individualism» British Journal of Social Psychology 49 (4): 745–763.  doi:10.1348/014466609X478988. (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  5. (Ingelesez) «Hunter Biden: What was he doing in China and Ukraine?» BBC News 2021-04-06 (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  6. Thomas, Cal. «Op-ed: Hunting for Hunter Biden. Where has the media been?» chicagotribune.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  7. (Ingelesez) Kahn, Chris. (2020-11-18). «Half of Republicans say Biden won because of a 'rigged' election: Reuters/Ipsos poll» Reuters (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  8. (Ingelesez) Kastenmüller, Andreas; Greitemeyer, Tobias; Zehl, Stefanie; Tattersall, Andrew J.; George, Helen; Frey, Dieter; Fischer, Peter. (2014-05-01). «Leadership and Information Processing: The Influence of Transformational and Transactional Leadership on Selective Information Search, Evaluation, and Conveying» Social Psychology 45 (5): 357–370.  doi:10.1027/1864-9335/a000177. ISSN 1864-9335. (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  9. (Ingelesez) Sweeny, Kate; Melnyk, Darya; Miller, Wendi; Shepperd, James A.. (2010-12-XX). «Information Avoidance: Who, What, When, and Why» Review of General Psychology 14 (4): 340–353.  doi:10.1037/a0021288. ISSN 1089-2680. (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  10. (Ingelesez) Jonas, Eva; Schulz-Hardt, Stefan; Frey, Dieter; Thelen, Norman. (2001). «Confirmation bias in sequential information search after preliminary decisions: An expansion of dissonance theoretical research on selective exposure to information.» Journal of Personality and Social Psychology 80 (4): 557–571.  doi:10.1037/0022-3514.80.4.557. ISSN 1939-1315. (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  11. (Ingelesez) Fischer, Peter; Fischer, Julia K.; Aydin, Nilüfer; Frey, Dieter. (2010-11-18). «Physically Attractive Social Information Sources Lead to Increased Selective Exposure to Information» Basic and Applied Social Psychology 32 (4): 340–347.  doi:10.1080/01973533.2010.519208. ISSN 0197-3533. (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  12. Social judgment and decision making. Psychology Press 2012 ISBN 978-1-136-98858-5. PMC 794670577. (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  13. (Ingelesez) Jonas, Eva; Schulz-Hardt, Stefan; Frey, Dieter; Thelen, Norman. (2001). «Confirmation bias in sequential information search after preliminary decisions: An expansion of dissonance theoretical research on selective exposure to information.» Journal of Personality and Social Psychology 80 (4): 557–571.  doi:10.1037/0022-3514.80.4.557. ISSN 1939-1315. (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  14. (Ingelesez) Fischer, Peter; Kastenmüller, Andreas; Greitemeyer, Tobias; Fischer, Julia; Frey, Dieter; Crelley, David. (2011). «Threat and selective exposure: The moderating role of threat and decision context on confirmatory information search after decisions.» Journal of Experimental Psychology: General 140 (1): 51–62.  doi:10.1037/a0021595. ISSN 1939-2222. (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  15. (Ingelesez) Fischer, Peter; Fischer, Julia K.; Aydin, Nilüfer; Frey, Dieter. (2010-11-18). «Physically Attractive Social Information Sources Lead to Increased Selective Exposure to Information» Basic and Applied Social Psychology 32 (4): 340–347.  doi:10.1080/01973533.2010.519208. ISSN 0197-3533. (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  16.  doi:10.1177/0146167204271180. OCLC .4803283 PMID 15536240..
  17. (Ingelesez) Bozo, Özlem; Tunca, Ayča; Šimšek, Yeliz. (2009-07-XX). «The Effect of Death Anxiety and Age on Health-Promoting Behaviors: A Terror-Management Theory Perspective» The Journal of Psychology 143 (4): 377–389.  doi:10.3200/JRLP.143.4.377-389. ISSN 0022-3980. (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  18. (Ingelesez) Van Dillen, Lotte F.; Papies, Esther K.; Hofmann, Wilhelm. (2013). «Turning a blind eye to temptation: How cognitive load can facilitate self-regulation.» Journal of Personality and Social Psychology 104 (3): 427–443.  doi:10.1037/a0031262. ISSN 1939-1315. (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  19. (Ingelesez) Zajonc, R. B.. (1990). «Obituary: Leon Festinger (1919–1989).» American Psychologist 45 (5): 661–662.  doi:10.1037/h0091620. ISSN 1935-990X. (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  20. (Ingelesez) Fischer, Peter; Jonas, Eva; Frey, Dieter; Kastenmüller, Andreas. (2008-03-XX). «Selective exposure and decision framing: The impact of gain and loss framing on confirmatory information search after decisions» Journal of Experimental Social Psychology 44 (2): 312–320.  doi:10.1016/j.jesp.2007.06.001. (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  21. (Ingelesez) Fischer, Peter; Lea, Stephen; Kastenmüller, Andreas; Greitemeyer, Tobias; Fischer, Julia; Frey, Dieter. (2011-01-XX). «The process of selective exposure: Why confirmatory information search weakens over time» Organizational Behavior and Human Decision Processes 114 (1): 37–48.  doi:10.1016/j.obhdp.2010.09.001. (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  22. (Ingelesez) Matsumoto, Takao. (2014-12-XX). «Connectionist interpretation of the association between cognitive dissonance and attention switching» Neural Networks 60: 119–132.  doi:10.1016/j.neunet.2014.08.002. (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  23. https://www.bbc.com/news/world-54553132
  24. https://www.chicagotribune.com/opinion/commentary/ct-opinion-hunter-biden-tax-investigation-thomas-20201216-tyk3womwvvam5obcxbhbmz46zm-story.html
  25. <ref> (Ingelesez) Kim, Jinhee; Kim, Jung-Hyun; Seo, Mihye. (2014-05-01). «Toward a Person × Situation Model of Selective Exposure: Repressors, Sensitizers, and Choice of Online News on Financial Crisis» Journal of Media Psychology 26 (2): 59–69.  doi:10.1027/1864-1105/a000111. ISSN 1864-1105. (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  26. (Ingelesez) Wright, Paul J.. (2012-01-XX). «A Longitudinal Analysis of US Adults’ Pornography Exposure: Sexual Socialization, Selective Exposure, and the Moderating Role of Unhappiness» Journal of Media Psychology 24 (2): 67–76.  doi:10.1027/1864-1105/a000063. ISSN 1864-1105. (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  27. (Ingelesez) Stroud, Natalie Jomini. (2010-08-19). «Polarization and Partisan Selective Exposure» Journal of Communication 60 (3): 556–576.  doi:10.1111/j.1460-2466.2010.01497.x. (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  28. <ref> (Ingelesez) Lawrence, Eric; Sides, John; Farrell, Henry. (2010-03-XX). «Self-Segregation or Deliberation? Blog Readership, Participation, and Polarization in American Politics» Perspectives on Politics 8 (1): 141–157.  doi:10.1017/S1537592709992714. ISSN 1537-5927. (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  29. Stavrositu, Carmen (2014). "Selective Exposure". In Harvey, Kerric (Ed.), Encyclopedia of Social Media and Politics. SAGE Publications. pp. 1117–1119. ISBN 978-1-4522-9026-3.
  30. (Ingelesez) Taylor, Christa L.; Friedman, Ronald S.. (2014-10-XX). «Differential influence of sadness and disgust on music preference.» Psychology of Popular Media Culture 3 (4): 195–205.  doi:10.1037/ppm0000045. ISSN 2160-4142. (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  31. (Ingelesez) Hart, William; Albarracín, Dolores; Eagly, Alice H.; Brechan, Inge; Lindberg, Matthew J.; Merrill, Lisa. (2009). «Feeling validated versus being correct: A meta-analysis of selective exposure to information.» Psychological Bulletin 135 (4): 555–588.  doi:10.1037/a0015701. ISSN 1939-1455. PMID 19586162. PMC PMC4797953. (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  32. Perloff, R. M. (2013). Political persuasion. In James Price Dillard and Lijiang Shen (Eds.), The SAGE Handbook of Persuasion: Developments in Theory and Practice. Retrieved from the Gale Virtual Reference Library database.

Bibliografia

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.