Eraña

Eraña Eskoriatzako Bolibar elizateko auzoetako bat da. Baserri tokia da, batik bat. Horietako batzuk, hor segitzen dute, lehen bezala. Beste batzuk, berriz, bota egin dituzte, bertan etxe berriak eginez. Lete auzoarekin bidexka estu baten bidez lotuta dago. 436 metro inguruko altueran dago. Gertutik abiatzen da Zaraiako mendilerroan aurkitzen diren zenbait menditarako bidea.

Eraña
auzoa
Administrazioa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
EskualdeaDebagoiena
UdalerriaEskoriatza
Geografia
Koordenatuak43°00′37″N 2°30′59″W
Map
Demografia

Toki interesgarriak

  • San Andres ermita: Ermita hau, maldatxo labur baten tontorrean dago. Gainera, ermita honen inguruan, Erdi Aroko sarkofagoak topatu zituzten.
  • Axtroki: Harkaitz bat da, Erañako mendatearen igoerako azken zatian dagoena. Bertan, zelten garaiko bi ontzi aurkitu ziren. Jatorrizkoak, Madrilen daude. Ibarraundi Museokoak, kopiak dira.
  • Santa Luzia ermita: XVI. mendetik aurrera ezaguna.
  • Uertz iturria, Eraña baserriaren aurrealdean, Eskoriatzako bainuetxeak erabiltzen zuen Esteibar iturburua.
  • Karobia Burdintxo baserriaren aldamenean.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.