Equus ferus solutrensis
Equus ferus solutrensis edo Solutré zaldia desagertutako zaldi mota multzo baten izen generikoa da. Mendebaldeko Europan bizi izan zen Goi Paleolitotik (K.a. 40.000) Mesolitiko arte (K.a. 9.000) [1]. Zaldi arraza hauek egungo hainbat ponien arbasoak dira neurri handi batean. Hau dela eta, "Equus ferus solutrensis" ez dago izen taxonomiko bezala onartua.
Equus ferus solutrensis | |
---|---|
Zaldi arraza | |
Espeziea | Equus ferus caballus |
Solutré zaldiak edo "Solutré haitzaren zaldiak" haitz honen inguruan dagoen aztarnategi arkeologikoan agertutako hondakin multzoan agertzen diren zenbait zaldi mota dira. 1866.en urtean Adrien Arcelin ete Henry Testot-Ferry arkeologoek milaka zaldien hondakin eta hezurrak topatu zituzten bertan. Antza Solutréko haitza zaldi basatien ehizarako mendetan erabilitako lekua izan zen.
Equus ferus solutrensis izenpean honako zaldi arrazak daude: