Equus
Equus Equidae familiako ugaztun perisodaktilo genero bat da. Zaldiak, astoak, onagroak eta zebrak genero honetakoak dira. Bere familian bizirik dagoen genero bakarra da, baina, historian zehar, beste genero batzuk ere izan dira. Izena latinetik dator, eta "zaldi" esan nahi du. Era berean grezierako "ἴκκος" (ikkos) hitzetik dator, hau ere, "zaldi".
Equus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Perissodactyla |
Familia | Equidae |
Subfamilia | Equinae |
Generoa | Equus Linnaeus, 1758
|
Azpibanaketa | |
Animalia lirainak dira, hanka luzeekin eta behatz bakar batekin. Hirugarren behatzaren (edo zentrukoaren) luzapen eta garapenetik sortu da, beste guztiak desagertu direlarik edo, gehienez ere, txiki mantentzen direlarik. Behatz horren inguruan azkazal handi bat hazten da.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.