Epizentro

Epizentroa (Antzinako grezieraz ἐπί, epi, «gain» eta κέντρον, kéntron, «gune») hipozentroaren proiekzio bertikala dagoen Lurzoruko gunea da, alegia, lurrikara edo mugimendu sismiko bat indar gehienez sumatzen den Lurzoruko gunea.

1. Epizentroa
2. Hipozentroa
3. Faila lerroa

Berez, epizentroa lurrikararen eraginez Lurzoruan kalte gehien jasatzen dituen gunea da. Halere, lurrikara handien kasuetan, failaren hausdura luzera oso handia izan liteke, hortaz, kalte larrienak epizentroan baino hausdurako beste edozein gunetan eman litezke. Adibidez, 2002ko Denaliko 7,9 graduko lurrikaran, epizentroa hausdura eremuaren mendebaldeko muturrean zegoen, baina kalte larrienak handik 330 kilometrora gertatu ziren, hausdura eremuaren ekialdeko muturrean.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.