Epitafio
Epitafioa (Grezieratik ἐπί 'gainean' eta τάφος 'hilobia'), hildako baten oroimena goratzen duen testua da, normalean hilarri edo plaka batean idatzita. Tradizionalki epitafioa neurtitzez idazten da baina ez da derrigorrezkoa.[1]
Historia
Antzinean epitafioa hildako baten hiletetan haren alde esaten ziren bertsoak ziren. Antzinako Grezian borrokan hildako atenastarren aldeko otoitza zen.[2] Bertso horiek urtero errepikatzen ziren. Ondoren, haren hilobian jartzeko ohitura zabaldu zen, haren memoria zabaltzeko eta mantentzeko asmoz. Ohikoena neurtitzez idaztea zen baina ez beti.
Epitafioak oso desberdinak izan dira garaien eta pertsonaien arabera. Antzinako Erroman testuarekin batera irudiak egiten ziren, hildakoaren bizitza epitafio ikusten zuten guztientzat ikasgaia izan zetzan. Batzuk ospetsuak dira; esaterako, Groucho Marxen hilobian zera jartzen omen du: "Barkatu agurtzeko ez altxatzeagatik"; aitortu behar dugu epitafio hau ez dela benetazkoa.
Ezaugarriak
Epitafio bat ona izateko laburra izan behar du; laburrenak onenak dira. Horregatik, Platonek epitafioak lau hexametrotara mugatzen zituen. Helburua aurretik igarotzen zuena begi kolpe batez irakurtzeko gai izatea zen.
Dena dela, gaur egun, epitafio arruntena zera adierazten du: hildakoaren izen-abizenak eta hil zen data.[3]
Epitafio batzuk literarioki oso ondo idatzita daude eta, ondorioz, azpigenero bezala daude katalogatuta, elegia barruan.
Historiaren eta arkeologiaren ikuspuntutik epitafioak informazio-iturri garrantzitsuak izaten dira.
Erreferentziak
- http://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_oeh&view=frontpage&Itemid=&lang=eu&sarrera=epitafio
- http://www.perseus.tufts.edu/hopper/text?doc=Perseus:text:1999.04.0057:entry=e%29pita/fios
- Diccionario general de teología, 1846, Abate Bergier
Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz):Epitafio barregarri ospetsuak.
- (Gaztelaniaz):Zinemako epitafio ospetsuak.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Epitafio |