Titori Gutuna

Epistola Titori Bibliako Itun Berriko gutun labur bat da. Lehen Epistola Timoteori eta Bigarren Epistola Timoteori lanekin batera, «epistola pastoralak» edo «gutun pastoralak» izeneko saila osatzen du. Askotan, hiru gutunak multzotzat hartzen dira, elkar argitzen baitute.

Titori Gutuna
Jatorria
Egilea(k)ezezaguna eta Paulo Tartsokoa
IzenburuaΕπιστολή προς Τίτον eta Brief des Paulus an Titus
Ezaugarriak
Genero artistikoaEpistola
Deskribapena
Honen parte daItun Berria
Pauline epistles (en) Itzuli
pastoral epistles (en) Itzuli

Pauloren izenean datozen beste guztiak ez bezala –Filemoni egina salbu– lagun bakarrari, ez elkarteei, zuzenduak daude. Paulok idatziak bezala azaltzen dira, eta Pauloren beraren esaldiak eta bizitzako zenbait xehetasun ematen dituzte, baina gaur egungo exegeta gehienek uste dute Pauloren ikasleren batek beranduago idatziak direla.

Gutunen xedea eliz zuzendariei aholkuak ematea da, beren elkarteetan dituzten erantzukizun eta egitekoak ongi bete ditzaten. Hiru gutunok oso antzekoak dira idaztankeraz, baita edukiz eta erakusten duten ingurune historikoz ere.

Paulok Listran aurkitu zuen Timoteo bere bigarren misio-ibilaldian (Eg 16,1-3). Bai Eginak liburuan, bai gutunetan, Pauloren ondoan azaltzen da ia beti. Oso gazterik hasi zen Paulori laguntzen (1 Tm 4,12; 5,1) eta haren ikaslerik maiteen bihurtu zen (Flp 2,19-24). Eginkizun bereziak gomendatu zizkion Paulok Tesalonikan, Korinton eta Filiposen.

Epistolaren hari nagusiak

Gutuna Paulok bere ikasle Timoteori idatzia izan balitz bezala azaltzen da. Paulok, Mazedoniara alde egitean, Efeson utzi zuen Timoteo bertako elizaren arduradun. Gutunean aholkuak ematen dizkio bere karguan nola jokatu behar duen adierazteko.

Lehen aholkuetatik (1,3) azkenekoetara (6,20-21), behin eta berriro fedearen garbitasuna, fedeari eustea eta fedea defendatzea aipatzen ditu, sasimaisuen aurka. Sasimaisuek auziak eta eztabaida hutsalak (6,4), ipuinak eta amaigabeko jatorri-zerrendak dituzte atsegin (1,4), eta aszetismo estuko zenbait agindu ere tartean sartzen dituzte (4,3). Horrek guztiak arriskuan jartzen du sinesmena (1,19). Beraz, Timoteoren egiteko nagusia irakastea da, irakaspen osasungarria (1,10), idazleagandik jaso duena, ematea; doktrina horretaz baliatu behar du etsaiei aurre egiteko (1,3), bekatu egiten dutenak zentzarazteko (5,20) eta denei aspertu gabe eragiteko (4,13).

Jainkoak eman dion dohainaz baliatzen jakin behar du Timoteok (4,14). Jainkoaren gizon (6,11) eta Kristoren zerbitzari gisa (4,6) fedearen aldeko borroka jatorrean irauteko adore ematen dio idazleak: justizia, sinesmen, eroapen eta otzantasunean saiatu behar du (6,11), fededunentzat eredu izateko (4,12); borroka hori, betiko bizitzara deitzen duen Jainkoarengan itxaropena jarriz egin beharko du (4,10; 6,12). Kristau-familiako guztiez (5,1-2), bereziki alargunez (5,3-16), arduratuko da, eta denei burubide onak emango: emakumeei (2,9-15), esklaboei (6,1-2), aberatsei (6,17-19).

Eliz elkartea ongi antolatzen saiatu behar du, zuzendari eta diakono egoki eta akatsik gabeak ezarriz (3,1-13; 5,22).

Azkenik, mezu berezia duten zenbait pasarte daude: bere bizitzako esperientziari buruzko atala (1,12-17), gizaki guztien alde otoitz egiteko eskea (2,1-8) eta Kristorengan burutu den Jainkoaren egitasmoari gorazarrea (3,16).

Eskema

  • Agurra (1,1-2).
  • Sasimaisuekin kontuz ibili eta berri ona iragarri (1,3-20).
  • Otoitza eta kultuaren antolaketa (2,1-15).
  • Elkarte-arduradunak eta diakonoak (3,1-16).
  • Timoteoren artzain-eginkizunak (4,1–6,19).
  • Azken agurra (6,20-21).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Biblia euskaraz
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.