Episoma

Mikrobiologian eta Genetika molekularrean, episoma zelula ostalariaren kromosoman txerta daitekeen material genetikoa da [1]. Plasmido batzuk episomak dira, bakterioaren kromosoman integratzen direlako. Ostalariaren genoman txertatzen diren profagoak ere episoma mota bat dira.

Bakterioetan ez ezik, episomak zelula eukariotoetan ere badaude. Horren adibideak dira hainbat adenobirus eta erretrobirus, Epstein-Barr birusez gain. Birus hauen guztien material genetikoa zelula ostalariaren genoman txertatu daiteke, aldaketa sakonak eraginez.

Aurkitu zen lehenengo episoma, asko ikertu dena, Escherichia coliren D plasmidoa da, bakterioen arteko konjugazioa errazten duena.

2004an proposatu zen birikoak ez diren episomak erabil litezkeela terapia genetikoan, gene-adierazpena aldatzeko [2].

Erreferentziak

  1. Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. Brock Mikroorganismoen biologia (2007) E.H.U-ak euskaratua: 315 orr. ISBN: 978-84-9860-026-1
  2. Conese M, Auriche C, Ascenzioni F (December 2004) Gene therapy progress and prospects: episomally maintained self-replicating systems Gene Therapy. 11 (24): 1735–1741

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.