Epiro

Epiro[1][2] (grezieraz: ´Ηπειρος, Epeiros, euskaraz kontinente esan nahi duen hitza; albanieraz: Epiri) hego-ekialdeko Europako eskualde geografiko eta historikoa da, gaur egun Greziaren eta Albaniaren artean banaturik dagoena. Pindo mendilerroaren eta Itsaso Jonikoaren arteko lurrak hartzen ditu. Antzinatean greziar tribuak bizi ziren bertan, Epiroko Erresuma eratu zutenak. Ioanina da hiri nagusia.

Epiro
Datu orokorrak
Garaiera407 m
Motaeskualde historiko
Geografia
Map
Koordenatuak39°14′11″N 20°42′53″E
Artikulu hau eskualde historikoari buruzkoa da; greziar eskualde administratiboa buruzkoa beste hau da: «Epiro (periferia)».

Geografia

Iparraldean, Iliria eta Mazedonia ditu, ekialdean Tesalia, hegoaldean, Anbraziako golkoa eta Etolia, eta mendebaldean Jonikoa. Antzinate klasikoan erdialdeko eta iparraldeko zatiek Molosia izeneko lurraldea osatzen zuen; Pindo mendilerroak banatzen du eskualde hau Tesaliatik.

Eskualde menditsua da. Garia eta beste labore batzuk, barazkiak, fruituak, olibak eta tabakoa lantzen dira, batez ere.

Historia

Antzinatean erresuma askea izan zen. Sarri izan zituen gerrak Mazedoniarekin, Molosiako erregeek eta Filipo II.a Mazedoniakoak adiskidetasun ituna sinatu zutelarik izan ezik. Izan ere, Filipo Epiroko Olinpiarekin ezkondu zen; haien seme izan zen Alexandro Handia, Mazedoniar Inperioaren sortzailea.

K.a. IV. mendearen amaieran eta K.a. III. mendearen hasieran izan zuen Epirok bere garairik gorena, Pirroren erregealdian. Hiri nagusia Dodona zen, Molosian kokatua, eta ospetsua zen bere orakuluagatik. Alexandro I.a Epirokoak, berriz, Butrint hirian ezarri zuen bere egoitza. Erromaren kontra garaile atera zen, K.a. 146an Emilius Paulusek eskuratu zuen arte.

IV. mendearen amaieran, Teodosio enperadoreak Erromatar Inperioa banatu zuelarik, Bizantziar Inperioaren zati bilakatu zen. 1205-1318 bitartean, Epiroko Despoterriaren erdigunea izan zen. 1430an, Otomandar Inperioaren esku geratu zen, baina bertako biztanleek saio ugari egin zituzten haiek kanporatzeko (Skanderbeg, 1444-1468; Ali Paxa Ioaninakoa, 1788-1822).

Balkanetako Gerraren (1912-1913) ondoren, Greziaren zati bihurtu zen, herrialdeko mendebaldeko muturreko Epiro prefektura edo periferia osatuz. Epiroren iparraldeko zatia Albaniaren zati da 1944tik (Iparraldeko Epiro).

Erreferentziak

Kanpo estekak


120ko Erromatar Inperioko probintziak
Akaia | Afrika Prokontsularra | Alpe Cottiae | Alpe Maritimoak | Alpe Poenninae | Arabia Petraea | Armenia | Asia | Asiria | Bitinia | Britania | Dalmazia | Dazia | Egipto | Epiro | Galazia | Galia Akitania | Galia Belgika | Lugdunensis | Narbonensis | Germania Beherea | Germania Garaia | Balear Hispania | Hispania Betika | Hispania Lusitania | Hispania Tarraconensis | Italia | Judea | Kapadozia | Komagene | Korsika eta Sardinia | Kreta eta Zirenaika | Likaonia | Lizia | Mauretania | Mazedonia | Mesia | Norika | Numidia | Osroene | Panfilia | Panonia | Pisidia | Ponto | Rhetia | Sizilia | Siria | Sofene | Trazia | Zilizia | Zipre
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.