Epipaleolito

Epipaleolitoa (Antzinako grezieraz: Epi=gainean) gizakien teknologiaren garapenean Harri Aroko Neolitoaren aurrean doan garaia da.

Aziliar puntak
Historiaurreko aroak
Pleistozenoa

Paleolitoa

Behe Paleolitoa
Olduvai kultura
Acheulear kultura
Erdi Paleolitoa
Mousteriar kultura
Goi Paleolitoa
Châtelperroniar kultura
Aurignac kultura
Gravettiar kultura
Solutre kultura
Madeleine kultura
Holozenoa
Mesolitoa eta Epipaleolitoa
Aziliar kultura
Kebarar kultura
Natufiar kultura
Neolitoa
Halafiar kultura
Hassun kultura
Ubaid kultura
Uruk kultura
Kalkolitoa
Kurgan kultura
Brontze Aroa
Behe Brontze Aroa
Erdi Brontze Aroa
Goi Brontze Aroa
Burdin Aroa
Hallstatt kultura
La Tene kultura

Pleistozenoa duela 10.000 urte inguru hasi zen, nekazaritzaren sarrerarekin bukatzeko, duela 8.000 bat urte. Ekialde Hurbileko, Anatoliako eta Zipreko aztarnategietarako erabiltzen da Epipaleolito terminoa. Izan ere, hor glaziarren ondoko klima aldaketa ez zen oso nabarmena izan, eta Neolito Iraultza (nekazaritza eta abeltzaintza teknikak sartzea) goiz gertatu zen.

Epipaleolitoko ehiztari-biltzaileek erlatiboki garatutako tresnak ekoiztu zituzten, mikrolito izenekoak, silexez edo obsidianaz eginak. Eskuarki nomadak izaten ziren, nahiz eta Natufiar kulturan herrixkak egon ziren.

Epipaleolitoa, Mesolitoa eta terminologiaren nahasmena

Glaziarrek eragin mugatua izan zuten lekuetarako, Mesolitoa baino, Epipaleolitoa izendapena hobesten da.

Hitz bat ala bestea zehazki aplikatzeko irizpideetan adostasunik ez dago. Batzuentzat, garai berean garatzen dira baina eskualde ezberdinetan, eta beste batzuentzat, aldiz, Mesolitoa Epipaleolitoaren ondoren sortu zen[1]. Oro har, Ekialde Hurbileko (Asia mendebaldeko) kulturetarako Epipaleolito hitza erabili izan da eta Europakoentzat Mesolitoa.

Hasieran, azken glaziazioaren ondoren agertu eta Neolitoa arte iraun zuten gizarteak izendatzeko erabiltzen zen Epipeleolito hitza. Neurri handi batean, erabili zuten mikrolitoez osatutako tresneriari esker identifikatzen dira gizarte horiek. Gaur egun, Ekialde Hurbilari dagokionez batez ere, Goi Paleolitoaren amaieran sortu zen mikrolito-nagusitasuna duen industria oro epipaleolitotzat jotzen da, nahiz eta azken glaziarraren amaiera baino lehenagokoa izan (K.a. 8300)[2].

Azkenik, beste izendapen berri bat azaldu da: Subneolitoa, Azpineolitoa edo Paraneolitoa; Mesolitoaren azken aroa izango litzateke, Neolitoaren ezaugarri batzuk dituena eta Europa ipar eta ipar-ekialdean identifikatu dena[3].

Erreferentziak

  1. The Penguin archaeology guide. London : Penguin Books ; New York, N.Y. : Penguin Putnam 2001 ISBN 978-0-14-029308-1. (Noiz kontsultatua: 2023-05-12).
  2. Sivignon, Romain. Chronologie générale de l'épipaléolithique, mésolithique et néolithique. (Noiz kontsultatua: 2023-05-12).
  3. (Ingelesez) Piličiauskas, Gytis; Kisielienė, Dalia; Piličiauskienė, Giedrė. (2017-03-01). «Deconstructing the concept of Subneolithic farming in the southeastern Baltic» Vegetation History and Archaeobotany 26 (2): 183–193.  doi:10.1007/s00334-016-0584-9. ISSN 1617-6278. (Noiz kontsultatua: 2023-05-30).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.