Epilogo

Epilogo bat (grezierazko ἐπίλογος-etik, epilogos hitzaren bilakaera, "ondorioa", non ἐπί epi = "gainera, gainean" eta λόγος logos = "hitza") testu mota bat da literatura-lan baten amaieran, normalean lana ixteko erabiltzen dena.[1] Euskaraz azken hitza ere erabili izan da. Istorioaren barruko ikuspegitik aurkezten da, testu nagusiari atxikita, testu nagusiaren parte bezala, gehigarri bezala. Gerta daiteke autorea irakurlearekin zuzenean komunikatzeko gogoa agertzea eta zuzenean irakurleari hitz egitea. Testu tipo honen ifrentzua hitzaurrea da: literatura- edo drama-lan baten hasieran agertu ohi den testu bat, istorioa irekitzeko eta interesa hasiera-hasieratik harrapatzeko erabili ohi dena.[2] Genero batzuek, hala nola telebistako programa batzuek eta bideojoko batzuek, "sarrera"-ri "intro" esaten diote eta gero, epilogoari, ingelesezko hitz jokoa eginez, "outro" deitzen diote.

Mitxel Elizanburu Errekart, Frantziako bigarren eta hirugarren Errepublikaren ichtorio bitchia (1891, Baiona)

Oro har, epilogoak etorkizunean ezartzen dira, istorio nagusia osatu ondoren. Genero batzuen artean, hurrengo emanaldian lan batzuk iradokitzeko erabil daiteke. Irakurlearen jakin-mina asetzeko eta istorioaren edozein zati aske argitzeko ere erabiltzen da.[3]

Moby Dicken Epilogoaren argazkia, Herman Melvilleren klasikoa

Terminoaren historia

Epilogo hitzaren lehen erabilera ezaguna XV. mendean izan zen, eta atal erabakigarria izan zen literatura-lanetarako.[4]

Ingeles ertain eta frantses ertainean "epilogue" hitza erabili zen. Latinez epilogus erabiltzen zen, greziar epilogos (ἐπίλογος) hitzetik zuzenean mailegatua.[4]

Erreferentziak

  1. «Definition and Examples of Literary Terms: Epilogue» Literary Devices Website 2014.
  2. «Definition and Examples of Literary Terms: Prologue» Literary Devices Website 2014.
  3. (Ingelesez) «Epilogue – Examples and Definition of Epilogue» Literary Devices 28 August 2013.
  4. Schmid, Rudolf; Hopkins, D. J.; Merriam-Webster. (May 1998). «Merriam-Webster's Geographical Dictionary» Taxon 47 (2): 535.  doi:10.2307/1223820. ISSN 0040-0262..

Ikus, gainera

Kanpoko estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.