Epilio

Olerkigintzan, epilioa, latinez epillium eta επος -epos- hitz grekoaren txikigarria, epika olerki labur bat da.

Garai helenistikoan zabalduriko olerki mota bat izan zen, olerki labur eta trinkoetarako joera izan zenean. Epikaren azpigenero hau landu zuen olerkari garrantzitsu bat Kalimako izan zen. Ezaguna da gainera Katulo Tetisen eta Peleoren ezkontzak kantatzeko idatzi zuen LXIV. olerkia, Peliaco quondam prognatae uertice pinus hasten dena.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.