Epilepsia
Epilepsia krisi epileptikoak edo konbultsioak nozitzeagatik nabarmentzen den gaixotasun kronikoa da.
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Epilepsia | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | entzefalopatia eritasuna |
Espezialitatea | neurologia epileptology (en) |
Arrazoia(k) | asphyxia neonatorum (en) |
Sortzen du | Postictal twilight state (en) |
Asoziazio genetikoa | Zerrenda
|
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | acetazolamide (en) , primidone (en) , zonisamide (en) , Diazepam, fosphenytoin (en) , Karbamazepina, ezogabine (en) , clonazepam (en) , perampanel (en) , ethosuximide (en) , felbamate (en) , oxcarbazepine (en) , clobazam (en) , Gabapentina, Lamotrigina, lacosamide (en) , brivaracetam (en) , vigabatrin (en) , topiramate (en) , Fenitoina, (S)-etiracetam (en) , Fenobarbital, pregabalin (en) , brivaracetam (en) , Karbamazepina, pheneturide (en) , topiramate (en) , methsuximide (en) , mephobarbital (en) , vigabatrin (en) , ethotoin (en) , felbamate (en) eta potassium bromide (en) |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | G40.9, G40.909 eta G40 |
GNS-9-MK | 345.9, 345.91, 345, 345.90, 345.8 eta 345.80 |
DiseasesDB | 4366 |
MedlinePlus | 000694 |
eMedicine | 000694 |
MeSH | D004827 |
Disease Ontology ID | DOID:1826 |
Krisi epileptiko bat sufritzen duten pertsona guztiak ez dute zertan epilepsia diagnostikaturik eduki. Gutxienez bi krisialditik gora eduki dituztenak hartzen dira epileptikotzat.
Eragileak
Epilepsiak hainbat arrazoi izan ditzake; kasu batzuetan burmuineko lesioengatik gertatzen da (traumatismoak, tumoreak...) baina beste kasu askotan ez dago inongo lesiorik, predisposizio genetiko bat soilik.
Krisialdiak
Burmuinaren funtzionamendua normala denean, kinada elektrikoak neurona despolarizatzen du eta ioi positiboak zelulara sartzen dira. Honen ondorioz, neurotransmisore desberdinen jariapena ematen da sinapsi gunera. Hauek beste neuronen hartzaileak estimulatuko dituzte, nerbio-bulkada garraiatuz.
Krisi epileptiko bat burmuineko jarduera elektriko ezohiko batek gorputzean aldaketa ez boluntarioak sortzen dituenean gertatzen da, hau da, burmuineko zenbait neurona berez despolarizatzen dira, estimulu beharrik gabe: giharren mugimendu ez boluntarioa, gorputzaren funtzioen aldaketa, jarreran eta adi egoteko ahalmenean aldaketak... Krisi bat segundo batzuetatik hainbat minuturaino luza daiteke. 20 krisi epileptiko motatik gora daude.
Pertsona batek krisialdi epileptiko batean ager ditzakeen sintomak aldatu egiten dira alterazio elektrikoa eman den burmuineko tokiaren arabera.
- Krisi toniko/kloniko bat (grand mal edo gaitz handia ere deitua) duen pertsona batek oihu egin dezake, zentzua galdu eta lurrera erori, zurrun jarri eta giharretan espasmoak eduki. Bertan burmuineko gune guztiak erasaten dira. Lehengo fasean giharrak uzkurtzen dira espasmoak agertuz. Bigarren fase batean erlaxatu egiten dira eta epilepsia atakea agertzen da.
- Absentzia-krisi baten (petit mal edo gaitz txikia deiturikoa) manifestazio bakarra begi kliskatze azkar bat edo segundo batzuetan ikusmena galtzea da. Haurtzaroan nahiko ohikoa izaten da. Hemen ere burmuineko gune guztiak daude erasanda.
- Beste krisi mota bat krisi partzial konplexua delakoa da, non gaixoak zorabiatu itxura izan dezake eta ezingo luke ez galderei ez aginduei erantzun. Pertsona batzuek hain krisi ahulak izaten dituzte, ezen askotan besteek ez dute igarri ere egiten. Kasu honetan burmuinaren gune bat bakarrik dago erasanda, arraroagoa da.
Status epilepticus epilepsiarekin erlazionatutako asaldura bat da. Bertan atake epilepiko jarraiak gertatzen dira, behin eta berriz errepikatzen direnak. Gaixoa hortik atera ezean, hil egingo da.
Tratamendua
Tratamendu egokiarekin posible da krisiak kontrolatzea gaixoen portzentajea handi batean.
Horretako, eragileak saihestu behar ditugu, alde batetik, eta bestetik sendagaiak erabili, antiepileptikoak hain zuzen ere.
Halaber, kirurgia ere konponbidea izan daiteke. Osakidetzan, Gurutzetako Ospitalea leku bakarra da hauxe eskaintzen, Neurokirurgiaren zerbitzuan beti ere.