Epigastrio
Anatomian, epigastrioa[1] abdomena banatzen den bederatzi zatietako bat da. Mugakide hauek ditu: gorantz, bularrezurreko xifoides apofisiekin eta ertze kondralekin (saihetseko arkua osatzen dutenak); beherantz, mesogastrioarekin; eta alboetara, abdomeneko muskulu zuzenaren alboetako ertzekin.[2] Eskuineko eta ezkerreko hipokondrioen artean dago.
Epigastrio | |
---|---|
Xehetasunak | |
Honen parte | Abdomena |
Identifikadoreak | |
Latinez | regio epigastrica |
TA | A01.2.04.003 |
FMA | 20389 |
Terminologia anatomikoa |
Epigastrioak urdail osoa, gibeleko ezker lobulua, pankrearen burua eta toraxeko aortaren zati bat ditu.[3]
Erreferentziak
- Euskalterm: [Hiztegi Terminologikoa] [2003]
- (Gaztelaniaz) Latarjet, Michel. (2013). Anatomía humana. Buenos Aires: Médica Panamericana, 1328 or. ISBN 978-950-06-1369-9..
- (Gaztelaniaz) Argente, A. Horacio. (2014). Semiología médica. Buenos Aires: Médica Panamericana, 670 or. ISBN 978-950-06-0600-4..
Kanpo estekak
Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.