Epifito
Epifitoa (grezieratik: έπί, epi, «gainean», φυτόν, phyton, «landarea») beste landare baten gainean, baina hura parasitatu gabe, bizi den landarea da.[1] Raunkjaerren sailkapeneko forma biologikoetako bat da.
Organismo autotrofoak dira, ura eta gatz mineralak airetik, euritik eta, batzuetan, beren inguruan pilatzen diren hondakinetatik, xurgatzen dituztenak. Eskualde epeletan (goroldio, hepatiko, liken eta alga asko) eta tropikaletan (iratze, kaktus, orkidea eta bromelia ugari) bizi dira.
Erreferentziak
- Epifito. Euskalterm Terminologia Banku Publikoa, euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-2-6).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.