Epifania Argaitz Munibe
Epifania Argaitz Munibe (Donostia, Gipuzkoa, 1812a - Markina, Bizkaia, 1889a) euskal herritar musikaria izan zen. Markinako Mugartegi etxean dauden zenbait partitura, «Condesa de Peñaflorida» izenez sinaturik daudenak, ziurrenik Epifania Argaitz Muniberenak (Peñafloridako XI. kondesa) izango zirela uste da. Partitura horiek Eresbilen daude gordeta.
Epifania Argaitz Munibe | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1812 |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Markina-Xemein, 1889 (76/77 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea |
Bizitza
Donostian 1812an jaioa, Xabier Maria Argaitzen eta Maria Xabiera Eusebia Muniberen alaba zen. 1836an Viktor Maria Muniberekin ezkondu zen. Urte horretatik 1839 arte behintzat, Donibane Garazin bizi izan ziren, Lehen Karlistaldia zela eta. Gerra hura bukatu zenean, Markinara joan ziren bizitzera.
Aitak 1793tik aurrera Bergarako Real Seminario Patriótico Bascongadon ikasi zuen, eta musika landu zuen. Senarra, berriz, musikazale ospetsua zen, beraz Markinako bizilekuan Epifania Argaitzen musikarako grina sendotu zuen. Pianorako eta saloiko zenbait pieza sortu zituen (balsak, esate baterako), eta zortziko bat ere.
Erreferentziak
- Bagüés, Jon. «Dos mujeres compositoras en la Bizkaia ilustrada y romántica». In: El Boletín de la Sociedad Filarmónica de Bilbao (2008), 6. zenbakia, martxoa. 4-7 or.