Auzitegi
Auzitegia lurralde jakin bateko auziak erabakitzen dituen organoa da, eta hedaduraz, haren egoitza eta eraikina[1]. Organo honetan funtzionarioek lan egiten dute, epaileek eta bere laguntzaileek.
Antolamendu judizial modernoaren arabera, auzitegi guztiak estatuarenak, iraunkorrak (hau da, gobernu-aldaketaren eraginik ez dutenak) eta independenteak (hau da, justizian dihardutenek epaian eragina izan dezakeen jarduerarik ezin dute burutu) dira. Lurralde bakoitzeko antolaketa judizialaren egitura desberdina da; berau teknika judizial desberdinen eta bertako ezaugarri sozio-kulturalen arabera legoke. Munduko herrialde gehienetan sistema judizial hierarkizatua da nagusi; maila desberdineko auzitegiak daude, baina guztien gainetik Auzitegi Gorena dago[1].
Sailkapena
- Antolaketaren arabera:
- Pertsona bakarrekoak edo epaitegiak.
- Kide anitzekoak.
- Izaeraren arabera
- Ordinarioak.
- Bereziak.
- Arbitralak.
- Jardunbidearen fasearen arabera
- Instrukziokoak.
- Epaia emaileak.
- Hierarkiaren arabera
- Azpikoak.
- Gorenak.
- Konpetentziaren arabera
- Arruntak.
- Bereziak.
- Instantziaren arabera
- Auzaldi bakarrekoak
- Lehen Auzialdikoak
- Bigarren Auzialdikoak edo Apelazio auzategiak.
Ikus, gainera
Erreferentziak
- Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Auzitegi. .