Eosinofilo
Eosinofiloa globulu zuri mota bat da, granulozitoen taldekoa. Odoleko milimetro kubiko batean 800 eosinofilo inguru daude, eta leukozito guztien % 1-4 izan ohi dira.[1] Nukleo polilobulatua dute, eta zitoplasmako pikorrak laranjaz tindatzen dira eosina bezalako koloratzaile azidoekin.
Eosinofilo | |
---|---|
![]() | |
Xehetasunak | |
Identifikadoreak | |
MeSH | A11.627.340.345, A15.145.229.637.415.345 eta A15.382.490.315.251 A11.118.637.415.345, A11.627.340.345, A15.145.229.637.415.345 eta A15.382.490.315.251 |
TH | H2.00.04.1.02017 |
FMA | 62861 |
Terminologia anatomikoa |
Hezur-muineko zelula ametatik sortzen dira, eta handik odolera igarotzen. Mugikorrak dira eta substantzia kimiotaktikoek erakartzen dituzte infekzio guneetara. Fagozitosia egiteko ahalmena badute ere, exozitosia da beren ekintza-modu nagusia, zitoplasmako pikorren edukia parasitoen aurka isuriz. Horrezaz gain, histaminasa izeneko entzima dute, histamina hidrolizatzen duena; horrenbestez, alergia-prozesuak mugatzen dituzte (alergia-prozesuetan histamina ugari askatzen da, eta horrek eragiten du alergiaren sintomatologia).[2][1]
Alergia edo parasitosietan eosinofilo kopuru handia izaten da. Infekzioa pasatutakoan, edo kortikosteroideak edo beste immunosupresore batzuk erabilitakoan, kopuru hori murrizten da. Odolean eosinofiloen kopurua handitzeari eosinofilia izena ematen zaio.
Erreferentziak
- Olivares, María José. Odola, linfa-sistema eta immunitate-sistema. Lanbide ekimena, klasikoa.eimakatalogoa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-6-18).
- Altuna, Jon. Immunologia: Zelulak eta organoak. UPV-EHU, studocu.com (Noiz kontsultatua: 2020-6-20).