Eoraptor
Eoraptor dinosauro sauriskioen espezie bat izan zen, Sauropodomorpha kladoaren oinarrian sailkatua. Ezagutzen den dinosaurorik goiztiarrenetako bat da, baita sauropodoen familiako lehenengo espezieetako bat, orain dela 231 eta 238 milioi urte inguru bizi zen, Triasiko Berantiarrean, Gondwanako mendebaldean, gaur egungo Argentinako ipar-mendebaldean[1]. Ezagutzen den espezie bakarra, Euraptor lunensis 1993an deskribatu zen, eskeleto ia oso batetik abiatuta, baina beste hainbat hezur zati ere aurkitu dira. Euroaptorrek hortz forma aniztasun handia zuen, eta horregatik uste da orojalea zela. Altueran 0,5 metro inguru neurtzen zuten eta luzeran metro bat baino pixka bat gutxiago.
Eoraptor | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Reptilia |
Ordena | Saurischia |
Generoa | Eoraptor Sereno, 1993 |
Erreferentziak
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.