Eoin O'Duffy
Eoin O'Duffy, jaiotzez Owen Duffy, irlanderaz: Eoin Ó Dubhthaigh, (Lough Egish, Monaghan konderria, 1890eko urtarrilaren 28a - Dublin, 1944ko azaroaren 30a) irlandar errepublikar, militar eta polizia buru bat izan zen.
Eoin O'Duffy | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1933ko maiatzaren 4a - 1934ko ekainaren 16a - William T. Cosgrave →
1922ko irailaren 9a - 1923ko abuztuaren 9a Barrutia: Monaghan (en) Hautetsia: 1922ko Irlandako hauteskunde orokorrak
1921eko abuztuaren 16a - 1922ko ekainaren 8a Barrutia: Monaghan (en) Hautetsia: 1921eko Irlandako Hauteskunde Orokorrak
| |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Castleblayney, 1890eko urtarrilaren 28a | ||||||||
Herrialdea | Irlanda Irlandako Estatu Askea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua | ||||||||
Heriotza | Dublin, 1944ko azaroaren 30a (54 urte) (52 urte) | ||||||||
Hobiratze lekua | Glasnevin hilerria | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | politikaria, ofizierra eta ingeniari zibila | ||||||||
Zerbitzu militarra | |||||||||
Gradua | jeneral | ||||||||
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||||||
Alderdi politikoa | Sinn Féin |
Irlandako Independentzia Gerran zehar IRAko buruzagietako bat izan zen, Anglo-Irlandar Itunaren alde agertu eta Irlandako Estatu Askea sortzean Irlandako Armada berriaren jeneral gisa Irlandako Gerra Zibilan ituna eta banaketaren aurkariak gogor borrokatu zituen. Ondoren, Garda Síochána poliziaren zuzendari ordea izan zen.
O'Duffyk joera kontserbadore, katoliko eta antikomunista zuen, Anglo-Irlandar Itunaren aldeko Cumann na nGaedhael alderdiko kide egin zen eta handik gutxira eskuin muturra eta faxismoarekiko erakarpena izan zuen, Blueshirts irlandar erakunde armatu eta faxista sortuz.
Fine Gael alderdiko kide eta denbora labur batez buru ere izan zen, baina bere eskuin muturreko joerak eta izaera ahobero samarrak alderdikideak desoroso sentituarazi eta azkenean alderditik kanporatua izan zen, gainontzeko alderdien aurrean ahul eta lotsagarri uzten baizituen. Benito Mussolini eta Francisco Franco diktadoreen miresle ere izan zen.
Espainiako Gerra Zibilan Frankisten alde borrokatu zen Irlandar Brigadaren buru izan zen. Franco diktadoreari gerra irabazteagatik zoriondu eta espainiarrak eskerrak eman zizkion.
Ondoren, Irlandara itzuli zen. Bigarren Mundu Gerran Alemania Naziari Irlandar Brigada Sobietar Batasunaren aurka borrokatzeko eskeintza egin zien, baina naziek ez zuten eskeintza serioski hartu.
Une horretatik aurrera bere osasuna okertzen hasi eta 1944ko azaroaren 30ean, 54 urterekin, Dublin hirian zendu zen. Glasnevin hilerrian lurperatua dago.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eoin O'Duffy |