Proterozoiko

Eoi Proterozoikoa lurraren garai geologiko bat izan zen. Duela 2500 milioi urte hasi eta 1958 milioi urte iraun zuen, hau da, duela 542 milioi urte arte. Eoi Proterozoikoa amaitzean Eoi Fanerozoikoa hasten da. Garai hauetan, Lurrak lehen glaziazioak eduki zituen, hainbat estromatolito garai hauetakoak dira, orokorrean lehen bizidunek garapen handia egin zuten Eoi honen amaieran zehar.

Proteroziokoaren amaieran, duela 550 milioi urte, kontinenteen egoera.
Proterozoiko
Proterozoiko
Kronologia
Hasieraduela 2.500 milioi urte
Amaieraduela 541 milioi urte
Honen parte daAurrekanbriar eta ICS Standard Global Chronostratigraphic (Geochronologic) Scale (en) Itzuli
OsatutaNeoproterozoiko
Mesoproterozoiko
Paleoproterozoiko

Eoi arkaiko Proterozoiko Fanerozoiko

Geologia

Proterozoikoko arrastro geologikoak, Eoi Arkearrekoak baino onagoak dira. Garai honen hasieran, kontinenteak osatuak zeuden Lurreko lurrazala bezala. Eoi honetan zehar Lurrak hainbat aldaketa garrantzitsu izan zituen, horren adibide, oxigenoaren presioaren igoera handia planetaren atmosferan.

Garai hauetan, kontinenteak osatzeaz gain, lehen bizi forma Eukariotak agertu ziren. Bizidun hauek, zehazki alga urdinek (Zianobakterioek) oraindik ere gehiago handitu zuten atmosferako oxigeno kantitatea, alga mota gehiago agertzea eraginez, milioi bat urte beranduago. Hainbat estromatolito ere garai hauetan eratu ziren, dudarik gabe planetaren boisferan eragina izan zuten.

Proterozoikoko azken periodoan, garai Ediakarikoan, gorputz biguineko organismoek eboluzio handia jasaten dute.

Proterozoikoko banaketak

Ondorengo taulan proterozoikoa banatzen duten Aro eta Periodoak ageri dira.

Supereoia Eoia Aroa Periodoa Hasiera

(milioi urte)

Aurrekanbriarra

Proterozoikoa Neo-proterozoikoa Ediakarra 630
Kriogeniarra 850
Toniarra 1000
Meso-proterozoikoa Steniarra 1200
Ektasiarra 1400
Kalimmiarra 1600
Paleo- proteroziokoa Stateriarra 1800
Orosiriarra 2050
Rhyaciarra 2300
Sideriarra 2500
Arkearra Neoarkearra 2800

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.