Eoarkearra

Eoarkearra duela 3.800 milioi urte hasi eta duela 3.600 milioi urte amaitu zen garai geologiko bat izan zen. 200 milioi urteko iraupena izan zuen eta Arkear eoiaren lehen garaia izan zen.

Groelandian aurkitutako, Aro Eoarkearreko, harri bat.

Bere aurreko garaia Hadear eoia izan zen, eta, ondorengoa, Paleoarkearra. Erregistro geologikoko era denbora geologikoko Eoarkear aroak bat datoz harkaitz estratuen sailkapen sistema bikoitzean. Nazioarteko Estratigrafia Batzordeak gaur egun ez du zehazten aro honen behe muga, behin-behinean duela 4.000 milioi urte ezarri dena, ezta Hadear eoiarena ere.

Izena bi greziar hitzetik dator: Eos (egunsentia) eta archios (antzinakoa). Lehen superkontinentea, Vaalbara, garai honen amaiera aldera agertu zen, duela 3600 milioi urte. Era berean, Lurreko harkaitz eraketarik antzinakoena, Groenlandiako Isuako gerriko goikortikala, garai honetan sortu zen, duela 3800 milioi urte. Litekeena da lehen zelulak, ziuraski bakterioak, garai honetan agertu izana, garai honetako mikrofosil fidagarririk ezagutzen ez den arren.

Ikus gainera

Lurraren historia

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.