Enzo Francescoli

Enzo Francescoli Uriarte (Montevideo, Uruguai, 1961eko azaroaren 12a) inoizko uruguaiar futbolaririk onena da hainbaten ustez, bai eta 1980 eta 1990eko hamarkadetako hegoamerikar futbolaririk onenetarikoa ere. Izan ere, FIFA 100 sailkapen prestigiotsuan dagoen bere herrialdeko jokalari bakarra da. Bere ibilbide profesional luzean 510 partida jokatu zituen 6 talderekin, eta 198 gol sartu guztira.

Enzo Francescoli


UNICEFen borondate oneko enbaxadorea

Bizitza
JaiotzaMontevideo, 1961eko azaroaren 12a (62 urte)
Herrialdea Uruguai
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta enpresaburua
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Montevideo Wanderers Fútbol Club1980 / 19827420
Uruguay national under-20 football team1981 / 1981105
Uruguaiko futbol selekzio nazionala1982 / 19977317
River Plate1983 / 198611368
Racing Club de France1986 / 19898932
Olympique Marseilla1989 / 19902811
Cagliari Calcio1990 / 19939817
Torino FC1993 / 1994243
River Plate1994 / 19978447
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria
aurrelaria
Pisua74 kilogramo
Altuera181 zentimetro
Izengoitia(k)El Príncep

IMDB: nm2103242 FIFA: 189880 UEFA: 5429 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea

Taldeka

River Plate taldearekin bi tarteetan jokatu izan zuen, 1983-86an eta 1994-97an, eurekin 5 liga eta Libertadores Kopa bat irabaziz.

Europan 8 urtez jokatu zuen, Olympique de Marseillerekin liga txapelketa irabazi zuen 1989-80ean. Cagliarin eta Torinon aritu izan zen halaber.

Selekzioan

Uruguaiko futbol selekzio nazionalaren ibilbidea ere (1982-1997) oso nabarmena izan da, 73 partidak jokatuz eta 17 gol sartuz. Amerika Kopa 1983, 1987 eta 1995ean irabazi zuen.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Enzo Francescoli Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.