Enver Hoxha

Enver Hoxha[1] (ɛnˈvɛɾ ˈhɔdʒa ahoskatua; Gjirokastra,1908ko urriaren 16a - Tirana, 1985eko apirilaren 11) Albaniako agintari komunista izan zen 1944tik hil zen arte.

Enver Hoxha


Albaniako Lehen Ministroa

1944ko urriaren 23a - 1954ko uztailaren 19a
Minister of Defence (en) Itzuli

1944ko urriaren 23a - 1953ko uztailaren 31
lehendakari

1941eko azaroaren 8a - 1985eko apirilaren 11
Ramiz Alia
Bizitza
JaiotzaGjirokastër, 1908ko urriaren 16a
Herrialdea Albania
HeriotzaTirana, 1985eko apirilaren 11 (76 urte)
Heriotza modua: Fibrilazio bentrikularra
Familia
Ezkontidea(k)Nexhmije Hoxha
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaParisko Unibertsitatea
Moscow State Linguistic University (en) Itzuli
Bruselako Unibertsitate Askea
Ekialdeko Langileen Unibertsitate Komunista
Marx-Engels-Lenin Institute (en) Itzuli
Bruselako Unibertsitate Askea
Montpellierreko Unibertsitatea
Albanian National Lyceum (en) Itzuli
Hizkuntzakalbaniera
ingelesa
italiera
errusiera
serbiera
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Jasotako sariak
InfluentziakKarl Marx, Vladimir Lenin eta Iosif Stalin
Mugimenduaateismoa
Zerbitzu militarra
Adar militarraarmada
GraduaArmadako jeneral
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Espainiako Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
Alderdi politikoa Frantziako Alderdi Komunista
Belgikako Alderdi Komunista
Albaniako Lanaren Alderdia

Find a Grave: 7719503 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Belgikan eta Frantzian goi ikasketak egin eta Alderdi Komunistan sartu zen. Bere herrira itzulirik, Ardatzeko indarren aurkako erresistentzia antolatu zuen Bigarren Mundu Gerran, eta Askapen Nazionalerako Fronteko buruzagia izan zen. 1941ean, Albaniako Alderdi Komunista (1948tik aurrera Albaniako Langileen Alderdia izan zena) sortu eta idazkari nagusi jarri zen. 1944an, herrialdea askaturik, behin-behineko lehendakari eta indar armatuen buru izendatu zuten. 1945eko hauteskundeen ondoren, kontseiluko lehendakari izan zen, eta 1946an Albaniako Herri Errepublika sortu berriaren buru.

1954an gobernu eta estatu karguak utzi zituen, baina alderdiko idazkari nagusi izaten jarraitu zuen hil arte. Sobietar Batasunaren eta Txinako Herri Errepublikaren arteko gatazka ideologikoan, Txinarekin bat egin zuen, eta Albanian iraultza kulturala indartzen saiatu zen, herrialdeko kultura erlijiosoaren aurka besteak beste. 1976an Mao hil ondoren, Txinako Herri Errepublikak harturiko bideari errebisionista iritzirik, bi nazioen arteko harremanak hoztu egin ziren. 1973. urtean bihotzekoa pairatu ondoan, haren osasuna makalduz joan zen. 1982an oroitzapen liburu interesgarria argitaratu zuen, batez ere erresistentzia garaiaz diharduena. 1985ean hil zen.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.