Entzumen-sistema

Entzumen-sistema izaki bizidun batengan entzumenaren zentzua ahalbidetzen duten organoen multzoa da. Gure entzumen-sistemaren funtzioa, funtsean, airean soinu-uhinak hedatzearen ondorioz sortzen diren presio-aldaketak bulkada elektrikoetan (potentzial-aldaketak) eraldatzea da, eta entzumen-nerbioek gure garunari informazio hori transmititzen diote esanahiak esleitzeko.[1]

Entzumen-sistema
Xehetasunak
Honen partezentzumen sistema
Konponenteakorgan of hearing (en) Itzuli
entzumen-kortexa
belarria
cochlear nerve (en) Itzuli
spiral ganglion (en) Itzuli
cochlear nucleus (en) Itzuli
olivary body (en) Itzuli
Terminologia anatomikoa

Entzumena organoei giroaren soinua hartzeko aukera ematen dien zentzua da. Soinua airean zehar zabaltzen diren hainbat anplitude eta maiztasunetako uhin mekanikoen multzoa da. Animaliek hainbat soinu-uhin hartzea ahalbidetzen duten egiturak garatu dituzte. Adibidez, ugaztunek belarriak dituzte buruan hiru konpartimenturekin, eta horiek bibrazioak transmititzen dituzte hurrenez hurren ile-zeluletara iritsi arte, bibrazioekiko sentikorrak baitira maiztasun jakin batean.

Honela bana dezakegu entzumen-sistema:

  • Entzumen-sistema periferikoa
  • Entzumen-sistema zentrala
  • Belarri absolutua
  • Kanpo-belarria

Entzumenaren prozesua

Entzumenaren prozesuak bi prozesu mota uztartzea dakar:

  • Fisiologikoak: soinu oro hartzen da eta garunera bidaltzen da. Prozesuaren zati honetan parte hartzen duten organoek osatzen dute entzumen-sistema periferikoa.
  • Psikologikoak: soinu horiek interpretatu, ezagutu eta esanahia ematen diete. Soinu-pertzepzio hori ahalbidetzen duten organoek entzumen-sistema zentrala deritzona osatzen dute.

Erreferentziak

  1. Montilla Ibañez, María de Alharilla. (2015). Manual de otorrinolaringología pediátrica. Internet Medical Publishing ISBN 1502447525..

Kanpo estekak

Anatomia Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.