Entzierroaren monumentua
Entzierroaren monumentua Nafarroako Iruñea hiriburuan dagoen estatua bat da.
Entzierroaren monumentua | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Iruñea |
Koordenatuak | 42°49′N 1°38′W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1994 |
Arkitektura | |
Materiala(k) | brontzea |
Kokalekua
Iruñeko Bigarren Zabalgunean dago, Orreaga etorbidea eta Karlos III.a etorbidearen arteko bidegurutzean dago, German Rodriguezen oroitarriaren alboan. Iruñeko entzierroaren omenezko monumentua da.
Monumentua
1994ean Rafael Huerta bilbotar eskulturgileak egindako eskulturaren handiagotze bat da. Egungo eskultura hamaika luze eta lau zabal dituen lan harmoniatsu bat da, egileak berak berebiziko kalitateaz zizelatua.
Iruñeko entzierroa goresteko monumentu ikusgarria da. Lasterkarien asaldura gehieneko unea, errealismo zirraragarriz irudikatzen du, zezenen hatsa kolkoan sumatzen duteneko huraxe. 11 lasterkari, laster bizian, 6 zezenez eta 3 joaldunez osatutako saldoa zuzentzen ahalegintzen dira.
Bitxikeria gisa, lurrean eroria dagoen lasterkaria Rafael Huerta beraren autoerretratua da.
- Rafael Huerta bilbotar eskulturgilearen autoerretratua.
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Iruñea |