Entzia mendilerroa
Entziako mendilerroa Arabako ipar-ekialdearen bazterrean dago kokatuta, Nafarroako mugan bertan eta Gipuzkoa ere hurbil daukana.
Entzia mendilerroa | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Ballo |
Garaiera | 1.197 m |
Mota | mendilerro |
Azalera | 4.991 ha |
Geografia | |
![]() ![]() | |
Koordenatuak | 42°49′43″N 2°17′03″W |
Mendikatea | Euskal Herriko arkua |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Iturrieta-Entzia izena ere hartzen du mendi-sistema honek.
4.991 hektareako azalera hartzen du barne.
Zadorra ibaia bertan jaiotzen da.
Mugakideak
Mugakide hauek ditu inguru natural honek: Iparraldean Asparrena eta hegoaldean Harana eta Arraia-Maeztu udalerri arabarrak, ekialdean Urbasako mendilerroa eta mendebaldean Dulantzi Arabako udalerria.
Mendiak
Iparraldeko muturrean hasita, ekialdetik mendebaldera Legunbe (1.129 m), Bigate (1.125 m), Belleku (1.055 m), Surbe (1.155 m), Mirutegi (1.166 m) eta Ballo (1.197 m) tontorrak ditugu, eta hegoalderago Peña Roja (1.067 m) eta Lazkueta (1.124 m) daude, Andoin, Durruma eta Bikuña herriak abiapuntuak direlarik.
Bestela, Opakuako mendateatik mendebalderantz Arrigorrista (1.151 m) dago, eta hegoalderantz, Aitzluze (1.049 m), Kontrastarregaina (1.072 m) eta Murube (1.134 m).
- Ballo edo Baio, 1.197 m[1][2] (Araba)
- Mirutegi, 1.167 m (Araba)
- Surbe, 1.157 m (Araba)
- Murube, 1.129 m (Araba)
- Legunbe edo Legunbeko Haitza, 1.128 m (Araba eta Nafarroa Garaia arteko mugan)
- Bigate, 1.125 m (Araba)
- Lazkueta, 1.123 m (Araba)
- Atauko Haitza, 1.103 m (Araba)
- Txumarregi, 1.098 m (Araba)
- Akarrate, 1.089 m (Araba)
- Kontrastarregaina, 1.072 m (Araba)
- Kortaundi, 1.069 m (Araba)
- Aizluze, 1.068 m (Araba eta Nafarroa Garaia arteko mugan)
- Peña Roja, 1.067 m (Araba)
- Belleku, 1.055 m (Araba)
- Punta del Puerto de Munain, 1.045 m (Araba)
Aztarna megalitikoak
Ikus, gainera
- Entzia-Iturrietako Partzuergoa
- Arabako mendiak
- Euskal Herriko mendilerroen zerrenda
Erreferentziak_
- Euskal Herriko Mendien Katalogoa 2007ko otsaila, 2009ko apirila, Euskal Mendizale Federazioa. Katalogo horretako toponimoek Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen oniritzia dute. (EODA)
mendilerroa Entzia mendilerroa (Mendikat) - Mendikat, Euskal Herriko Katalogo osoa.
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Entziazko informazioa "Nekanet" webgunean