Entsegu (errugbia)
Entsegua (ingelesez: try; frantsesez: essai) errugbi bost puntu lortzeko burutzen den jokaldia da. Entsegua lortzeko errugbilariek baloia arerioen entsegu eremuaren lurzoruan utzi behar dute, alegia, entsegu lerroaren atzean dagoen eremuan.
Behin entsegua burututa, entsegua lortu duen taldeko orpokatzaileak baloia arerioaren hagen artera ostikatu eta beste bi puntu gehigarri lortzeko aukera du. Baloi ostikatzea 22 metroko lerrotik burutzen da, zehazkiago, 22 metroko lerroa eta entsegua lortu den gunearekiko elkartzut den kokalekutik.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.