Entre dos aguas (filma)

Entre dos aguas Isaki Lacuesta filme zuzendari katalanaren 2018ko pelikula da. Urte bereko Donostiako Zinemaldian Urrezko Maskorra irabazi zuen.[1]

Entre dos aguas (filma)
Jatorria
Argitaratze-data2018
IzenburuaEntre dos aguas
Jatorrizko hizkuntzagaztelania
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dokumentala eta film dramatikoa
Iraupena136 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Isaki Lacuesta
Gidoigilea(k)Isaki Lacuesta
Isa Campo

Fikzioa
Kontakizunaren tokiaAndaluzia
Historia
Jasotako sariak
Urrezko Maskorra
Gaudí Award for Best Non-Catalan Language Film (en) Itzuli
Q88676584 Itzuli

IMDB: tt6157294 Filmaffinity: 716085 Allocine: 252477 Edit the value on Wikidata

Sinopsia

Isra eta Cheito bi ijito anai dira. Isra narkotrafikoagatik kartzelaratua dago eta Cheitok Marinan egiten du lan. Isra kartzelatik ateratzen denean, eta Cheitok Somalia eta Seychelle irletan egindako misio luze bat bukatzean, biak Isla de San Fernandora bueltatzen dira. Elkartze honek haien aitaren hilketa lazgarria gogora ekarriko die, biak haurrak zirelarik gertatu zena. Hamabi urte pasa dira La Leyenda del Tiempo filmetik, Isaki Lacuestaren Isra eta Cheito anaiak protagonista zituen lehen pelikula. Orain Israk 26 urte ditu eta Isla de San Fernandora bueltatuko da bere emaztea eta bere hiru alabak berreskuratzeko asmoz.

Aktoreak

  • Israel Gómez Romero
  • Francisco José Gómez Romero
  • Rocío Rendón
  • Yolanda Carmona
  • Lorrein Galea
  • Manuel González del Tanago

Erreferentziak

  1. Berria.eus. «Isaki Lacuestaren 'Entre dos aguas' filmak irabazi du Urrezko Maskorra» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-09-30).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.