Enter the Void

Enter the Void Gaspar Noé zinemagileak zuzendutako eta idatzitako film frantsesa da. 2009ko Maiatzaren 22an estreinatu zen, Cannes Festibalean. Zientziafikziozko pelikula dramatiko eta experimentala da; Noé-k “melodrama psikodeliko” bezala definitzen zuen. Film honetako aktore nagusiak Nathaniel Brown, Paz de la Huerta eta Cyril Roy dira.[1]

Enter the Void
Jatorria
Argitaratze-data2009
IzenburuaEnter the Void
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaKanada, Frantzia, Alemania, Italia, Japonia eta Ameriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafantasiazko filma, film dramatikoa eta ghost film (en) Itzuli
Iraupena161 minutu
Koloreakoloretakoa
Grabazio lekua(k)Montreal eta Japonia
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Gaspar Noé
Gidoigilea(k)Gaspar Noé
Lucile Hadžihalilović (en) Itzuli

[[Kategoria:Lucile Hadžihalilović (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Nathaniel Brown
Paz de la Huerta
Emily Alyn Lind
Gaspar Noé
Philippe Nahon
Olly Alexander





Ekoizpena
EkoizleaGaspar Noé
Konpainia ekoizleaWild Bunch (en) Itzuli
BiM Distribuzione (en) Itzuli
[[Kategoria:Wild Bunch (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:BiM Distribuzione (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaGaspar Noé
Bestelako lanak
MusikagileaThomas Bangalter
Argazki-zuzendariaBenoît Debie (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaTokio

enter-the-void.co.uk
IMDB: tt1191111 Filmaffinity: 565437 Allocine: 60779 Rottentomatoes: m/enter_the_void Mojo: enterthevoid Allmovie: v489424 TCM: 685169 Metacritic: movie/enter-the-void TV.com: movies/enter-the-void Netlix: 70118776Edit the value on Wikidata
Gaspar Noé eta Paz De la Huerta filmari buruzko galderak erantzuten Toronto International Film Festival-en.

Argumentua

Oscar (Nathaniel Brown) Tokyo-n bizi da bere arreba Lindarekin (Paz de la Huerta). Oscar drogak salduz bizirauten du eta Lindak stripper bezala lan egiten du. Alexek (Cyril Roy), Oscarren lagun onenak, Oscar drogen mundutik aldentzea nahi du eta bere interesa Hilen Liburu Tibetarra izeneko liburu budhistara eramaten saiatzen da, heriotzaren osteko bizitzari buruzkoa dena.

Alex Oscarrekin geratzen da bere pisuan eta batera joaten dira Victor izeneko lagun bati (Olly Alexander) drogak ematera. Bidean, Alexek azaltzen dio Oscarri batzuetan hil egin den pertsona baten espiritua bizidunen artean dabilela berraragiztatzen den arte. Oscar Victorrekin aurkitzen da The Void tabernan. Bertan, Oscar konturatzen da Victorrek traizionatu duela eta polizia sartzen da tabernan beren bila. Oscar bainugelan giltzaperatzen da droga botatzeko. Baina poliza-agente batek tiro egiten du atearen aurka eta Oscar hiltzen du.

Handik aurrera, Oscar izaki flotagarri bat izatera pasatzen da. Hasiera batean, bere bizitza guztia ikusten du: ume txikia zenetik Tokyo-ra bizitzera joan zen arte. Horren ostean, bere heriotzak izan dituen ondorioak ikusten ditu. Oscarren bidai astrala amaitzen da bere lehenengo oroipenean: jaio egiten denean.[2]

Ezaugarri bisualak

Enter the Void filmaren ezaugarri bisualak nahiko bereziak dira. Izan ere, filmaren hasiera Oscarren begietatik ikusten dugu, hots, lehen pertsonazko ikuspegitik aztertzen dugu. Oscar heriotzaren ostean, aldiz, gorputzetik aldendu den arima bat garela sentiarazteko, hirugarren pertsonazko perspektiba hartzen du filmak. Ikuspegi hau lortzeko, Gaspar Noék garabiak eta bestelako makineria erabili zituen. Horrez gain, konputagailuz sortutako irudiak erabili ziren DMT bezalako drogek sortzen dituzten efektu psikodelikoak ikustarazteko.

Sariak

Enter the Void filmak hainbat sari irabazi ditu zine-festibal ezberdinetan:

2009ko Cannes festibaleko sekzio ofiziala irabazi zuen. Urte bereko Sitges festibalean, fotografia onenaren saria lortu zuen eta epaileen aipamen berezia izan zuen. Hau gutxi balitz, Neuchateleko Zine Fantastikoko Festibal

Internazionalean film onenaren saria eskuratu zuen.[3]

Kritikak

Film honen inguruko iritziak era askotakoak izan ziren. Le Monde egunkariko Thomas Sotinel kazetariarentzat, adibidez, filma erabat aspergarria izan zen: “Ideia bakun, estereotipo eta cliché-z betetako pelikula baino ez da”. Beste aldetik, TF1 telebista-kanaleko Romain Le Vern kazetariak adierazi zuen Noék lortutakoa tragikoa eta liluragarria dela aldi berean: "Stanley Kubrickek 2001: Odisea Espacial-en eskaintzen duen infinituari buruzko adierazpen bera egitea lortzen du Gaspar Noék galdera baten bidez: Zer gertatzen da gurekin hil ostean?”[4]

Erreferentziak

  1. Enter the Void. (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
  2. (Gaztelaniaz) Enter the Void (2009). (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
  3. (Gaztelaniaz) Enter the void, ver ahora en Filmin. (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
  4. (Gaztelaniaz) «Gaspar Noé, Enter The Void no apta para epilépticos» Negro White (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.