Entebbeko Nazioarteko Aireportua
Entebeko Nazioarteko Aireportua (IATA: EBB, ICAO: HUEN) Ugandako aireportu nagusia da. Entebbe hiritik gertu dago, Victoria aintziraren ertzean, Kampala hiriburutik 35 kilometro ingurura.
Entebbeko Nazioarteko Aireportua | |
---|---|
Kokapena | |
Entebbe 1930eko hamarkadaren amaieran ur-hegazkinen base baten kokapena izan zen. Britainiarrek Britainia Handitik Hegoafrikara eta beste leku batzuetara distantzia luzeko hegaldiak errazteko eraiki zuten. 1947an beste pista batzuk gehitu zitzaizkion, eta 1952an orduan printzesa zen Elisabet II.ak terminal bat inauguratu zuen.
1976an Sayeret Matkal israeldarrek aireportuan bahituak erreskatatzeko operazio bat egin zuten.[1] Arabo-germaniar talde terrorista batek Tel Avivetik abiatu eta Idi Aminek Entebben lurreratzeko baimena eman zion Air Franceren hegaldi bat bahitu zuen.[2] Erreskatearen agertokia "aireportu zaharra" izan zen, duela gutxi eraitsia izan dena, dorreagatik izan ezik, eta "aireportu berriaren" ondoan zegoena. Barne-terminal bat eraikitzen ari dira.
AEBetako indar armatuen terrorismoaren aurkako entrenamendurako instalazioak ere baditu.
Erreferentziak
- (Ingelesez) Smith, Terence. (1976-7-4). «Hostages freed as israelis raid Uganda Airport; Commandos in 3 Planes Rescue 105-Casualties Unknown Israelis Raid Uganda Airport And Free Hijackers' Hostages» The New York Times.
- (Frantsesez) «40 ans après le raid israélien d’Entebbe, en Ouganda: merci Idi Amin Dada?» RFI Afrique.
Kanpo estekak
Artikulu hau Garraioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |