Entebbe operazioa
Entebbe operazioa edo Thunderbolt operazioa (euskaraz: «Trumoi Operazioa») Israelgo Defentsa Indarrek Entebbeko aireportuan (Uganda) 1976ko uztailaren 4an egindako bahituak erreskatatzeko misioa izan zen.[1] Astebete lehenago, ekainaren 27an, palestinar eta alemaniar terroristek Parisa zihoan 228 eta 248 arteko bidaiari zeramatzan Air Franceko Airbus A300 (Airbus A300B4-203, F-BVGG matrikula zuena) bat Atenasen bahitu eta Entebberako, Kampalatik gertu, bidea hartu zuten. Lurreratu eta gutxira, israeldarrak ez ziren bidaiari guztiak askatu zituzten.
Entebbe operazioa | ||
---|---|---|
Mota | hostage-rescue mission (en) | |
Honen parte da | Arabiar–israeldar gatazka | |
Data | 1976ko uztailaren 4a | |
Kokaleku | Entebbe International Airport (en) | |
Parte-hartzaileak | ||
Abiapuntu | Ben Gurion aireportua | |
Helmuga | Paris-Charles de Gaulle aireportua | |
Flight number (en) | AF139 | |
Pertsona hilak | 4 | |
Komunikabide | ||
Frantziako Gobernuak Idi Amini, mendebaldeko herrialdeetatik gertu zegoenari, hegazkina onartzeko eskatu zion, bahitzaileek babes bila maila diplomatikoan urrunago zegoen herrialde batera joan ez zitezen . Ugandako diktadorea hegazkina Entebberen gainetik zihoanean ohartua izan zen eta komandoak hegazkinera sartzea ukatu zion.[2]
Tzahalen ekintzak Mosad Israelgo inteligentzia agentziak emandako informazioan oinarritu ziren. Bahitzaileek presoak askatzeko eskakizunak betetzen ez bazituzten bahituak hiltzeko mehatxuak jaso ondoren, operazioa Revolutionäre Zellen alemaniar erakunde militanteak eta Palestinaren Askapenerako Herri Fronteak egindako bahiketaren ondorioz antolatu zuten.[3] Planak Ugandako tropen balizko erresistentzia armatuaren aurkako prestaketak ere jasotzen zituen.[4]
Erreskate operazioa gauean burutu zuten. Israelgo eliteko ehun komando airetik Ugandaraino, 3500 km-tik gorako distantziara, eraman zituzten. Operazioa astebetez planifikatu, berrogeita hamahiru minutu iraun eta, ondorioz, ehun eta hiru bahitu erreskatatu zituzten. Bost israeldar komando zauritu ziren eta beste bat, eraso unitateko komandantea, Jonathan “Yoni” Netanyahu teniente koronela, operazioan hil zen. Bahitzaile guztiak, hiru bahitu eta berrogeita bost ugandar soldadu hil ziren eta sobietar fabrikazioko hamaika MiG-17 lurrean suntsitu zituzten. Ugandako armadako soldaduek laugarren bahitu bat inguruko ospitale batean hil zuten.[5][6]
Erreskatea, ofizialki Trumoi Operazioa deitua, batzuetan Jonathan Netanyahu hildako eraso-unitateko buruaren omenez, 1996tik 1999ra eta 2009tik 2021era lehen ministro izan zen Benjamin Netanyahuren anaia nagusiaren omenez, Jonathan Operazioa ere diote. Operazioaren ondorioz, estatubatuar militarrek Entebbe operazioan oinarritutako erreskate talde trebatuak prestatu zituzten. Operazioa imitatzeko saiorik nabarmenena Feuerzauber operazioa izan zen Mogadiscion, Lufthansaren 181 hegaldiaren bahiketaren ondorioz, arrakasta handiagoarekin (hiru terrorista baino ez ziren hil) urtebete geroago. Arrakasta gutxiago izan zuen Arranoaren Atzapar Operazioak, Teherango gatibuen krisialdian bahitutako berrogeita hamahiru funtzionarioren erreskateak.[7][8]
Erreferentziak
- (Ingelesez) Smith, Terence. (1976-7-4). «Hostages freed as israelis raid Uganda Airport; Commandos in 3 Planes Rescue 105-Casualties Unknown Israelis Raid Uganda Airport And Free Hijackers' Hostages» The New York Times.
- (Frantsesez) «40 ans après le raid israélien d’Entebbe, en Ouganda: merci Idi Amin Dada?» RFI Afrique.
- (Ingelesez) «Mossad took photos, Entebbe Operation was on its way.» Ynetnews.
- (Ingelesez) Feldinger, Lauren Gelfond. «Back to Entebbe» Jerusalem Post.
- Ensalaco, Mark. (2007). Middle Eastern terrorism. University of Pennsylvania Press, 101 or..
- (Ingelesez) «Body of Amin Victim Is Flown Back to Israel» New York Times: A3. 1979-6-4.
- Dershowitz, Alan M.. (2006). Preemption: A Knife that Cuts both Ways. W. W. Norton, 91 or..
- Houghton, David Patrick. (2001). U.S. Foreign Policy and the Iran Hostage Crisis. Cambridge Univ. Press, 86-87 or..