Enriquillo
Enriquillo XVI. mendearen lehen erdialdean bizi izan zen jauntxo edo buruzagi tainoa izan zen. Kristau bihurtu zen. 1520. urtean, Diego Colónen eta espainiarren aurka altxatu zen eta hamahiru urtez eutsi zion kolonizatzaileen aurkako borrokari.
Enriquillo | |
---|---|
"Enriquilloren estatua", Museo De Hombre Dominicano, Santo Domingo (Dominikar Errepublika) Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | 1498 (egutegi gregorianoa) |
Heriotza | 1535 (egutegi gregorianoa) (36/37 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Mencia Gebara |
Jarduerak | |
Jarduerak | Kazikea eta tribu-buruzagia |
Amore eman zuen, Karlos I.a Espainiakoaren gutun batek, bere eta jarraitzaile guztien askatasunarekin batera, okupaturiko lurraldeak erabiltzeko eskubidea aitortu zionean (1533). Manuel de Jesús Galván idazle dominikarrak eleberri bat idatzi zuen buruzagi honi buruz (Enriquillo, 1878-1882).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.