Enrique de Gandía

Enrique de Gandía (Buenos Aires, Argentina, 1904ko otsailaren 1a - 2000ko uztailaren 18a) historialaria eta idazle oparoa izan zen. Haren aita, Edmundo de Gandía, euskal herritarra zen, Orduñakoa, eta horregatik beti Euskal Herriarekin lotura berezi bat izan zuen. Ameriketako euskal hedabideetan kolaborazio franko argitaratu zituen. Juan de Garay Eusko-argentinar Fundazioaren sortzailetariko bat izan zen. Euskal Herriko Unibertsitateko honoris causa doktorea,[1] zazpi unibertsitatetako irakasle izan zen.[2]

Enrique de Gandía
Bizitza
JaiotzaBuenos Aires, 1906ko otsailaren 1a
Herrialdea Argentina
HeriotzaBuenos Aires, 2000ko uztailaren 18a (94 urte)
Hobiratze lekuaLa Chacarita hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria eta soziologoa
KidetzaNational Academy of History of Argentina (en) Itzuli

Find a Grave: 14586087 Edit the value on Wikidata

Biografia

Aita merkataria zen; ama, aldiz, Enriqueta Lebrero Peirano, Genovan jaiotako idazle eta kultura handiko emakumea izan zen. Txikitatik Europan zehar ibili zen eta, horrela, Euskal Herria, Espainia eta Frantzia ezagutu zituen. Bere lehenengo ikasketak Europan egin zituen. 1919an Argentinara itzuli zen eta han egin zuen bere bizitza profesional guztia. Hala ere ordurako munduko unibertsitate eta artxibategi asko ezagutu zituen, besteak beste, Sorbona eta Sevillako Indietako Agiritegi Nagusia. kultura handiko gizona, buru-belarri historia inguruko ikerketei ekin zien.

Irakasle eta intelektual bezala instituzio askotan aritu zen: Musika Kontserbatorio Nazionalean, Morongo Unibertsitatean, Olivosko Unibertsitatean, Arte Kolonialaren Udal Museoaren zuzendaria, Saavedrako Udal Museoko zuzendaria, Arte Ederretako Eskola Nazionalean… Ameriketako eta Espainiako Historia Akademia desberdinetako partaidea izan zen ere bai. Euskal Herriarekiko interes handia izan zuen beti eta, ondorioz, hedabide desberdinetako kolaboratzailea izan zen: Boletín del Instituto Americano de Estudios Vascos aldizkarian, Gernika. Cahiers de Culture Humaniste Basque, Buenos Airesko Euzko Deyan… La Baskonian eta Ekin argitaletxean ere bere lan batzuk argitaratu zituen: El encanto del recuerdo (1925) eta Dónde nació el fundador de Buenos Aires (1927) La Baskonian; Primitivos navegantes vascos (1942), Orígenes prearios del pueblo vasco (1943) eta Francisco de Vitoria y el Nuevo Mundo(1952) Ekinen.

Liburuak

146 liburu argitaratu zituen, bi mila artikulu baino gehiago,[2] mila hitzaldi baino gehiago eman zituen. Hona hemen Enrique de Gandiak argitaratutako zenbait liburu:

Saiakerak

  • El encanto del recuerdo - 1925.
  • Dónde nació el fundador de Buenos Aires. Buenos Aires: La Baskonia, 1927.
  • Nuevos datos para la biografía de Juan de Garay (1928) Buenos Aires: La Baskonia, 1928.
  • Historia del Gran Chaco. Buenos Aires: Juan Roldán y compañia, 1929.
  • Historia crítica de los mitos de la conquista americana. Buenos Aires: Juan Roldán, 1929.
  • Límites de las gobernaciones sudamericanas en el siglo XVI - 1933.
  • Los derechos del Paraguay sobre el Chaco Boreal en el siglo XVI - 1935.
  • El concepto social de la historia. Buenos Aires : Librería del Colegio, 1935.
  • Los treinta y tres orientales y la independencia del Uruguay. Buenos Aires: Espasa-Calpe Argentina, 1939.
  • Historia de la República Argentina en el Siglo XIX - 1940.
  • Historia de Cristóbal Colón - 1942.
  • Primitivos navegantes vascos. Buenos Aires: Ekin argitaletxea, 1942.
  • Problemas indígenas americanos. Buenos Aires: Emecé, 1943.
  • Orígenes prearios del pueblo vasco: Buenos Aires: Ekin argitaletxea, 1943.
  • La historia como arte. Buenos Aires: Argentinas, 1944.
  • Las ideas políticas de Mariano Moreno: autenticidad del plan que le es atribuído. Buenos Aires: Peuser, 1946
  • Nueva historia de América : las epocas de libertad y anti-libertad desde la independencia. Buenos Aires: Claridad, 1946.
  • Stefan Zweig y la historiografía de América. Buenos Aires: Claridad, 1951.
  • Francisco de Vitoria y el Nuevo Mundo. Buenos Aires: Ekin, 1952.
  • Las dos fundaciones de Buenos Aires. Buenos Aires : Sopena Argentina, 1957
  • Buenos Aires colonial -1957.
  • Bolivar y la libertad. Buenos Aires: Oberon, 1957
  • La primera polémica sobre los autores de la Independencia. Buenos Aires: Concejo Deliberante, 1960.
  • Nicolás Avellaneda: Sus ideas y su tiempo - 1985.
  • Simón Bolívar: Su pensamiento político - 1984.
  • Historia de las ideas políticas en la Argentina - 1988.
  • Nueva historia de América, la libertad y la antilibertad - 1988.
  • Nueva historia del descubrimiento de América - 1987.
  • Américo Vespucci y sus cinco viajes al nuevo mundo - 1990

Erreferentziak

Kanpo loturak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.