Enrique Urbizu

Enrique Urbizu Jauregi (Bilbo, 1962ko azaroaren 6a - ) euskal gidoigile eta zinema zuzendaria da.

Enrique Urbizu

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEnrique Urbizu Jáuregui
JaiotzaBilbo, 1962ko azaroaren 6a (61 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria eta gidoilaria
Jasotako sariak

IMDB: nm0881762 Allocine: 79334 Allmovie: p271237 TCM: 523342 Edit the value on Wikidata

Biografia

1980ko hamarkadan hasi zen zinemagintzan, eta orduz geroztik nahiago izan du beti beste batzuen enkarguak hartzea eta burutzea bere proiektu pertsonalak garatzea baino. Izan ere, beti esan du artistatzat baino areago, zinemagintzaren profesionaltzat duela bere burua.

Zuzendu zuen lehen film luzea Tu novia está loca (1987) komedia izan zen. Hurrengo lanek ere komedia izan zuten ardatz: Todo por la pasta (1990), Cómo ser infeliz y disfrutarlo (1993), eta Cuernos de mujer (1995). Azken biak Carmen Rico Godoy idazlearen eleberrietan oinarritutako lanak izan ziren. 1995. urtean, Arturo Pérez-Reverteren Cachito eleberrian oinarrituta, izen bereko gidoia idatzi eta filma zuzendu zuen. Ondoren, telebistarako El hermano pequeño (1998) lana egin zuen, Manuel Vázquez Montalbánen Pepe Carvalho pertsonaia ezagunaren istorioa kontatuz.

Nazioarteko sona 1999an Roman Polanskik zuzendutako The Ninth Gate filmaren gidoia idatzi zuenean heldu zitzaion; Pérez Reverteren El club Dumas nobela oinarri hartuta idatzi zuen orduko hartan ere Urbizuk gidoia. 2001. urtean Gibraltarko itsasertzean kokaturiko thriller bat idatzi eta zuzendu zuen, La caja 507.

Madrilen bizi da aspaldiko partez.

Filmografia

Erreferentziak

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.