Enrique Simonet
Enrique Simonet Lombardo (Valentzia, 1866 – Madril, 1927) margolari espainiarra, artista, San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiako partaidea. Bere estiloa Errealismo barruan kokatzen da.
Enrique Simonet | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Enrique Simonet Lombardo |
Jaiotza | Valentzia, 1866ko otsailaren 2a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 1927ko apirilaren 20a (61 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Asunción Castro Crespo (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Reial Acadèmia de Belles Arts de Sant Carles de València (en) Espainiako Akademia Erroman |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia |
Biografía
Enrique Simonet Valentzian, 1866ko otsailaren 2an jaio zen. Haurtzaroan haren lehenengo bokazioa elizarena izan zen baina gero margolaritzaren alde bestea baztertu zuen. Valentziako San Carlos Arte Ederren Eskolan ikasi zuen. Bernardo Ferrándiz artista valentziarrak Málaga tailer bat zuen eta han jarraitu zituen ikasketak. Andaluziako hiri berean bertako artisten zirkuluetan integratu zen, Malagako margolaritza eskolan alegia. [1]
1887an Erromako Arte Ederren Akademia Espainiarra zelakoan lan egin zuen. Han San Pabloren dekapitazioa egin zuen. Italian eta Frantzian zehar ibili zen eta, 1890ean, Mediterraneo itsasoan ibili zen. Erroman ere, 1890an, bere lan ezagunena egin zuen: Autopsia; obra hau Eta bihotza zuen...! izenburuaz ere ezagutzen da.[2] Beste bidaia Palestinara eraman zuen eta, halaber, beste obra ezaguna izango zena egiteko dokumentazioa bildu zuen: Flevit super illam. Azken lan monumetal honek sari eta domina asko jaso zituen, besteak beste Madrilgo Nazioarteko Erakusketarena, 1892an, Chicagokoarena, 1893an, Bartzelonarena, 1896an, eta Parisena, 1900an.
1893an eta 1894an, Madrilgo La Ilustración Española y Americana aldizkariaren gerra berriemale bezala, Marokon egon zen. 1901an San Jorgeko Arte Ederren Errege Akademian katedra bat eskuratu zuen, Artearen eta Izadiaren Formen Ikerketarena, alegia. Geroztik Bartzelonara bizi izatera joan zen nahiz eta udak Vigon igaro.[3]
1911n, Madrilgo San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiako partaidea izan zen eta 1921-1922an El Paular erresidentziaren zuzendaria izan zen; erresidentzia hori paisaia margolarientzat zen. Azken urte horietan hiru ohial handiak egin zituen: Zuzenbidearen Alegoriak, gaur egun Bartzelonako Zuzenbide Jauregirako, eta Probintzien Alegoriak, Madrilgo Zuzenbide Jauregirako. 1927ko apirilaren 20an hil zen margolari valentziarra.[1]
Galeria
Hemen haren lan ezagunetarikoak biltzen digugu:
- San Pabloren dekapitazioa (1887), Malagako katedrala.
- Autopsia (1890), Pradoko Museoan ikus daiteke.
- Flevit super illam (Harengatik negar egin zuen)(1892).Pradoko Museoan ikus daiteke. Bere lan ezagunena da.
- Parisen epaiketa (1904),Malagako Museoan ikus daiteke.
Erreferentziak
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Enrique Simonet |
- (Gaztelaniaz)ːEnrique Simoneti buruzko informazioa Pradoko Museoaren webgunean.
- (Gaztelaniaz)ːEnrique Simoneten 150.urtemugarekin egindako ekintza publikoa.
- (Gaztelaniaz)ːBiografia oso dokumentatuta.