Enrique Santos Discépolo
Enrique Santos Discépolo (Buenos Aires, 1901eko martxoaren 27a - Buenos Aires, 1951ko abenduaren 23a) argentinar musikagile, musikari, antzerkigile eta zinemagilea izan zen. Besteak beste, Cambalache tango ospetsuaren egilea izan zen[1].
Enrique Santos Discépolo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Buenos Aires, 1901eko martxoaren 27a |
Herrialdea | Argentina |
Heriotza | Buenos Aires, 1951ko abenduaren 23a (50 urte) |
Hobiratze lekua | Mausoleum of the Argentine Society of Authors and Composers (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, aktorea, film-zuzendaria, gidoilaria, idazlea, kantugilea, orkestra zuzendaria, zinema aktorea eta poeta |
Genero artistikoa | antzerkia tango music (en) |
Musika instrumentua | pianoa |
|
Bizitza
Discépolo Buenos Airesen jaio zen, 1901eko martxoaren 27an. Aita, Santo Discépolo, napolitar musikaria zen, eta ama, Luisa Deluchi, argentinarra. Aita 1906an hil zen eta ama 1910ean. Anaia zaharrena Armando Discépolo antzerkigilea zen, eta haren eskutik egin zuen debuta eskenatoki gainean, 15 urte zituelarik. Handik gutxira idatzi zituen lehen antzerki lanak, eta baita tango hitzak ere: El bizcochito eta Qué Vachaché 1925ekoak dira[2].
Denbora luze gabe, tango abeslari hoberenak hasi ziren bere hitzak kantatzen: Azucena Maizanik, Tita Merellok eta Carlos Gardelek berak ere. Beti ere, aktore lana ez zuen alde batera utzi. 1920ko hamarkadaren amaieran idatzi zituen Esta noche me emborracho, Chorra, Malevaje, Soy un arlequín eta Yira-yira[1]. Cambalache, 1934koa, Hamarraldi Zitalaren deskripzio gordina da. Peronismoaren aldeko kartsua izan zen. 1951n El hincha filmeko protagonista izan zen. Urte bereko abenduaren 23an hil zen, bihotzekoak jota[2].
Erreferentziak
- Enrique Santos Discépolo. elforjista.com (Noiz kontsultatua: 2016-12-29).
- Jasinski, Alejandro. Enrique Santos Discépolo. elhistoriador.com.ar (Noiz kontsultatua: 2016-12-29).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Enrique Santos Discépolo |