Enrique Ruano
Enrique Ruano Casanova (Madril, 1947ko uztailaren 7a - Ibidem, 1969ko urtarrilaren 20a) zuzenbideko ikasle eta frankismoaren aurkako militante espainiarra izan zen. Erregimen frankistaren polizia politiko sekretuaren zaintzapean zegoela erail zuten. Haren hilketak protesta mugimendu handia eragin zuen eta, ondorioz, frankistek 1969ko Espainiako salbuespen egoera ezarri zuten.[1]
Enrique Ruano | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Enrique Ruano Casanova |
Jaiotza | Madril, 1947ko uztailaren 7a |
Herrialdea | Espainia |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Heriotza | Madril, 1969ko urtarrilaren 20a (21 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Colegio del Pilar (en) |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | ikaslea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Frente de Liberación Popular |
Enrique Ruanoren hilketa
Enrique Ruano, Konplutentseko zuzenbideko ikaslea eta Frente de Liberación Popular alderdiko kidea, frankismoaren aurka Espainian borrokatu zuten talde politikoetako bat, 1969ko urtarrilaren 20an hil zuten, hiru egun lehenago atxilotu zuten Brigada Politiko Sozialeko (BPS) kideek Madrilen, orduko Mola Jeneralaren kaleko 60. zenbakiko (gaur egun Bergarako Printzearen kalea, 68) zazpigarren solairuko leihotik botata. Gertakarien unean, Francisco Luis Colino Hernández, Jesús Simón Cristóbal eta Celso Galván Abascal inspektoreekin zegoen. Segurtasuneko Zuzendaritza Nagusiaren bertsioaren arabera, Enrique Ruano 1969ko urtarrilaren 17an atxilotu zuten, kalean "Langileen Batzordeen" propaganda zabaltzeagatik, eta polizia-etxera eraman zuten. Hiru egun geroago, Madrilgo Bergarako Printzearen kaleko eraikin batera eraman zuten, etxebizitza miatzera, eta han, bertsio ofizialaren arabera, zazpigarren solairuko leiho batetik behera bota zuen bere burua. Gertaera suizidio gisa aurkeztu zuten frankistek ofizialki.[2] José María Mohedano abokatuak adierazi zuenez, orain badakigu polizietako batek tiro egin ziola leihotik bota aurretik. Ondoren, lepauztaiaren hezurra zerratu zuten bala ager ez zedin, eta autopsia faltsutu zuten.[3]
Mugimendu antifrankista osoak erailketatzat jo zuen Enrique Ruanoren heriotza, eta hainbat mobilizazio egin ziren gertakariak salatzeko. 1969ko otsailean, Ruano hil eta hilabetera, atxilotu zuten hiru poliziek "zorionak" jaso zituzten "egindako zerbitzuengatik".[4]
Frankismoaren azken urteetako panoramaren barruan, gertaera horrek unibertsitate-giroetan eragin handia izan zuen. Erregimenak ez zuten ikerketa seriorik egin, baina hainbat abokatuk salaketa jarri zuten gertatutakoa ikertzeko, baina ez zuten lortu. Azkenik, familiak lortu zuen Auzitegi Gorenak 1994an kasua berriro irekitzea agintzea. 1996an, 27 urte geroago, Enrique Ruanorekin zeuden hiru poliziak auzipetu zituzten. Madrilgo Probintzia Auzitegiak baztertu egin zuen suizidioaren hipotesia, eta absolbitu egin zituen hiru agenteak, froga faltagatik.[5]
Erreferentziak
- https://www.elsaltodiario.com/crimenes-franquismo/tres-muertes-enrique-ruano-crimenes-franquismo-brigada-politico-social
- Lorenzo Rubio, César (2020). «La máquina represiva: la tortura en el franquismo». Pedro Oliver Olmo, ed. La tortura en la España contemporánea. Madril: Los Libros de la Catarata. 179.or. ISBN 978-84-1352-077-3.
- Lorenzo Rubio, 180.or.
- https://www.elconfidencial.com/espana/2019-01-19/enrique-ruano-50-aniversario-franquismo-universidad_1767462/
- https://www.publico.es/politica/enrique-ruano-margot-ruano-50-anos-despues-asesinato-hermano-no-hay-reparacion-posible-olvido-perdono.html