Enrique González Álvarez
Enrique González Álvarez (Kokand, Uzbekistango Sobietar Errepublika Sozialista, 1942 – Santurtzi, 2008ko maiatzaren 16a) bizkaitar politikaria izan zen, Euskadiko Partidu Komunistan ibilitakoa. 1991 eta 1995 artean Ezker Batua-Berdeak alderdiko idazkari nagusia izan zen.[1]
Enrique González Álvarez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kokand, 1942 |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Santurtzi, 2008ko maiatzaren 16a (65/66 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Espainiako Alderdi Komunista |
Sobietar Batasunean jaio zen, gurasoak bertan erbesteratuta zeudelako. Aita Asturiasko buruzagi komunista zuen. Hamabi urte zituela, itzuli eta ingenieritza teknikoa ikasi zuen.
Euskadiko Partidu Komunistan sartu eta, Tomás Tuerosekin batera, Euskadiko Langile Komisioen sorreran parte hartu zuen. Garai haietan Aizarnazabalgo lantegi batean lan egin zuen. 1986an EPKren idazkari nagusi bilakatu zen eta 1991n Ezker Batuarena. IV. biltzarrean (1995eko abendua) Javier Madrazok menderatua izan zen.[2] Jubilatu ondoren, Santurtziko zinegotzi bilakatu zen. Minbiziak jota hil zuen.
Erreferentziak
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |