Enrique Díez Canedo
Enrique Díez Canedo (Badajoz, 1879ko urtarrilaren 7a - Mexiko, 1944ko ekainaren 7a) espainiar idazle eta itzultzailea zen.
Enrique Díez Canedo | |||||
---|---|---|---|---|---|
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Badajoz, 1879ko urtarrilaren 7a | ||||
Herrialdea | Espainia | ||||
Heriotza | Mexiko Hiria, 1944ko ekainaren 7a (65 urte) | ||||
Familia | |||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | alemana gaztelania frantsesa portugesa italiera katalana | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | poeta, diplomazialaria, idazlea, itzultzailea, literatura-kritikaria eta irakaslea | ||||
Kidetza | Real Academia Española | ||||
Genero artistikoa | olerkigintza saiakera | ||||
Gurasoak hil zitzaizkionean, Madrilera joan zen, eta han Zuzenbideko ikasketak egin zituen. Gero, Arte eta Ofizioetako eskolan artearen historia irakatsi zuen; eta Hizkuntza Eskolan hizkuntza eta literatura frantsesa irakatsi zituen. Garaiko hainbat aldizkari eta egunkaritan kolaboratu zuen. Manuel Azañaren laguna izan zen.
Beste askoren artean, Heinrich Heine, Francis Jammes, Michel de Montaigne, John Webster, H. G. Wells, Eugenio d'Ors, Walt Whitman eta Paul Verlaine idazleen lanak itzuli zituen; horietako batzuk La poesía francesa moderna (1913, Frantziako poesia modernoa) bilduman. Arte- eta literatura-kritikaria izan zen, batez ere. Haren lan aipagarri batzuk: Los dioses del Prado (1931, Pradoko jainkoak); El teatro y sus enemigos (1939, Antzerkia eta bere etsaiak); Conversaciones literarias (1921, Literatura Elkarrizketak) idazkiak; eta Versos de las horas (1906, Orduen bertsoak); La sombra del ensueño (1910, Ameskeriaren itzala); eta Epigramas americanos (1928, Ameriketako epigramak) poema-liburuak.
Kanpo estekak
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.