Enrique Antolín
Enrique Daniel Antolín San Martín (Bilbo, ?) bizkaitar politikari ohia da.[1]
Enrique Antolín | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, ? |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | ingeniaria eta politikaria |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Espainiako Langile Alderdi Sozialista |
1977tik aurrera, PSEko kidea da. Ogibidez ingeniaria, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko irakaslea izan zen. Basauriko alkate hautatu zuten 1979an. 1987an Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lana Sailburua hautatu zuten, Jose Antonio Ardanza lehendakari zelarik. Reinosako Forjas y Aceros de Reinosa, S.A. kontseilari orokorra zen, eta, urte hartako martxoaren 11n, enpresa uztera zihoala, enpresa-batzordeak atxiki egin zuen. Honek 1987ko Reinosako istiluak piztu zituen.[2][3] Jaurlaritza uztean, Bizkaiko Labe Garaietan sartu zen.[4]
Erreferentziak
- Auñamendi Eusko Entziklopedia. Enrique Daniel Antolín San Martín. .
- (Gaztelaniaz) «1987, un año que marcó trágicamente el futuro de Reinosa» El Diario Montañés 2007-04-16.
- Altuna, Francisco. Reinosa. Un polvorín. Editorial TANTIN ISBN 9788486360795..
- Barberia, José Luis. (1989/07/05). El socialista vasco Enrique Antolín, nuevo consejero delegado de AHV. .
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.